ESKANDALUA

150927,  XXVI. igandea, denbora arrunta, Mk 9,38-48

 «Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa»

 ************************************

Oso jarrera fanatikoa kontsideratu izan den erreakzio batetik ekiten dio ebanjelariak: ezezagun bati eragotzi egin nahi diote Jesusen izena erabiltzea, arrazoi bakar batengatik: “ez da gureetakoa”.

Dizipuluen erreakzio baztertzailearen aurrean, Jesusek tolerantzia proposatzen du; jarrera ireki eta elkartzailetik sortzen da hori. Gizadiaren historian zahar, “gureetakoak” etiketak mespretxu handiak, gorrotoa, liskarrak eta heriotza sortu ditu, alferrikako sufrimendu anker eta krudel ugari eraginik.

Guztiz etiketa arina eta engainagarria da, beldurretik eta segurtasun faltatik sortua, diferentearen kontra “babesarazten” gaituena, ezagun zaigun hartara aterpe bila joarazirik.

Alabaina “gurea” da gizatiar oro, erreal oro. Baina horrek eskatzen du kontzientzia egozentratuaren hertsiduratik irtetea, eta izaki guztiok konpartitzen dugun azken identitate hartan geure burua ikustea.

 “Txikiekiko eskandaluaz” ari da ebanjelaria. Aipatu nahi duena da, lehen komunitate haien barruan, anbizio- eta besteekiko nagusitasun-jarrerari eutsi nahi izatea. Testuaren arabera, portaera-mota horiek dira taldera etorritako dizipulu berriak eskandalizatzen —nahasten— dituztenak. Horrek esplikatuko luke, noski, mehatxu tonuan formulaturiko espresioen gogortasuna.

 “Eskandalua” bada beste hau ere: gizakiak artifizialki zatitzeko joera, eta batzuek besteen gainetik ipini nahi izatea, eta deskalifikazio eta enfrentamendura bultzatzea.

Jokoan dagoenak halakoxe larritasuna izanik, ikusteko eta jokatzeko era erradikalki aldatzea eskatzen du: eskua moztea (ekintzak aldatu), hanka moztea (norabidea aldatu) edo begia ateratzea (ikusmoldea aldatu). Prozesu bat da, eta horren bitartez hazi egin behar dugu gizaki moduan, zeren eta gure benetako identitateari buruz nahasten gaituen hark eragina da jatorrizko “eskandalua”. Norbaiti ez dena sinetsarazten diogunean, “eskandalizatzen” ari gara —literalki, estropezu eginarazten— bete behar duen ibilbidean.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s