Maitatzen ikasi

151004, XXVII. igandea, denbora arrunta, Mk 10,2-16

 «Zilegi al da gizona emaztearengandik dibortziatzea?

********************************************************

Gizarte judutarrak onartzen zuen legez emaztea errefusatzea, eta horrela senarrak abandona zezakeen, zenbait motiborengatik. Hainbat errabino-eskola diferenteren arabera, motibo batzuk nahiko zorrotzak ziren, beste batzuk, aldiz, nahiko barregarriak.

Ikerlariak ez dira ausartzen gaur ebanjelioan irakurri dugun gertaera hori Jesusen garaikoa ote den ziurtatzera; badirudi badirela geroko debatea delako aztarnak, pazkoa ondorengo gizartean sortua, eta, nolabait esateko, Maisuaren ahoan ipinitako hitzen bidez eman nahi izan zitzaion amaiera. Hipotesi hau indartzeko, Mateoren ebanjelioak aipatzen duen aldakia gogoratzen dute, non aitortzen den salbuespen bat, eta salbuespen horren arabera dibortzioa onartua egongo litzateke: “Norbaitek emaztea errefusatzen badu —adulterioan harrapatu ezean behintzat—, eta beste batekin ezkontzen bada, adulterioa egiten du (Mt 19,9).

Jesusen hitzak badira edo ez badira, testuak printzipio-mailan kokatzen gaitu edo, nahiago bada, halako jomuga baten aurrean, eta horra iritsi nahi du bizia konpartitzeko barne-irrika sentitzen duen bikote orok. Baina horrek ez du esan nahi araupean derrigorturik egotea.

Begi-bistakoa da, bikoaren erlazioen eremuan ere, beste edozeinetan bezala, pertsonan beren baitan dituen baldintzapenetan dago asko, baldintza objektiboen eskuetan, erlazio orok berez dituen zailtasunetan, eta baita bakoitza zein kontzientzia-mailatan aurkitzen den ere.

Faktore-sail horren barnean, nahitaezkoa da ikustea pertsona bakoitza zenbat hazi den —edo haz daitekeen—maitasun-gaitasunean.

Zeren eta erlazio oro —eta bereziki erlaziorik intimoena— maitatzeko gaitasuna lantzeko eremu pribilegiatua da, hortxe tinkaturik, desegozentrazioan eta entregan hazteko; gero eta dohainago eta gero eta zerbitzariago izan nahi duen maitasunaren atsegina esperimentatzeko.

 Azkenean, jakinduriaren bidea eta maitasunarena bide bera da. Biek garamatzate bizi-forma desegozentratura. Denok bat garela, identitate bera konpartituz, konprenitzera garamatza jakituriak; maitasuna biziarazi egiten digu. Jakituriak ikustarazten digu egoa fikzio hutsa dela; maitasunaren bitartez, gure egiarik sakonenean tinkatzen gara

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s