Kardinala otoitzean

Tomas Murok dioenez, erlijioak ez dauka inolako interesik gaurko gizartean. “Jainkoak” ez du desinteresa baino sortzen. Okerrena ez omen da gero eta kristau gutxiago izatea, gero eta ateo gutxiago izatea baizik, hau da, axolarik ez izatea.

Hobe litzateke “damua garaiz”, inori errua botatzen ibiltzea baino. Eta ez litzateke gaizki etorriko erlijioaren instantzia gorenetan jaun eta gabe izan direnek beren jokabidearen autokritika egingo balute. Esate baterako, Canizares kardinalak atera dizkigu eltzetik babak! Valentziako artzapezpikuak gau-otoitzaldira deitu ditu bere eliztarrak, Kataluniako hauteskundeak direla-eta, Espainiaren batasunaren alde.

Otoitz horiei erantzun diezaiekeen “jainkorik” ez existitzeaz gain, ez zait iruditzen batere etikoa eta gizalegezkoa Canizaresen jokabidea, zeharo nostalgiko, hain oroipen txarrak ditugun iraganeko garaietara itzuli nahian bezala. Beste behin gehiago, norbere zerbitzu eta onurarako “jainkoa” erabiltzea da hori; manipulazioa eta iruzurra.

Horrelaxe manipula daitekeen “jainkoa” irakatsi digute, eta hortik datoz okerrak eta ez beste inondik, alferrik da kanpoan etsai bila hastea; lehenik, etxea garbitu behar da ongi. “Jainko” hori da, nire uste apalean, Marx, Nietzsche, Darwin, Freud eta abarrek ukatu dutena, eta ez besterik. Izan ere, Jainkoa ukaezina da; eta izendatu ezina, eta konprenitu ezina; hari buruz ez dago ezer esaterik. Guk imajina eta esan dezakegun guztia “ez-jainko” da. San Agustinek esaten zuen bezala, “konprenitzen baduzu, ez da Jainkoa”.

Canizares monsinoreak aurkezten digun “jainkoaren” interesak bat datoz bere interesekin. Autoritate erlijiosoak horrela planteatu izan du beti erlijioa, hau da, “jainkoaren” interesak ados daude Elizaren interesekin. Eta interes horiek dira defenditu dituenak manamendu eta arauen bidez; maiz asko, ebanjelioko askatasunaren aurretik doktrinaren legalismo eta moral hertsia ipinita. Baina Dietrich Bonhoeffer teologo luteranoak dioen eran: “Jesusengan agertzen den Jainkoak aldrebes ipintzen du gizaki erlijiosoak Jainkoarengandik espero dezakeen guztia”.

Jainkoak ez dauka interesik Kataluniaren independentziaren alde nahiz kontra, josturarik gabeko sarean loturiko errealitate bakarra baita den guztia. Beraz, sistema politikoak eta mugak gorabehera, ezer ez dago beste ezerengandik separatuta, eta Jainkoa bat da den guztiarekin, eta gure eta haren azken fondoa ez da diferentea.

Bai Horixe, DV:151001
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s