Ontasuna, aberastasuna, eskuzabaltasuna

151011, XXVIII. igandea, denbora arrunta, Mk 10,17-30

«Zergatik deitzen didazu ona? Ez dago inor onik Jainkoa besterik» // «Saldu daukazuna eta eman dirua pobreei»

 *****************************************

Kontakizun honetan, hasteko eta behin, nabarmentzen dena da nolako zorroztasunez baieztatzen diren gauzak.

Lehenengoan, ezbairako biderik gabe, zorrotz dio: «Zergatik deitzen didazu ona». Hitz horiek burukomin handiak sortuko die, noski, Jesusen jainkotasuna defenditzen dutenei, zentzu dogmatikoan ulertuta; irtenbide zaileko objekzioa planteatzen da hor.  

Jesusen jainkotasunaren arazoari eredu mentaletik heldu nahi zaionean —«pertsona bat, bi izaera»—, inolako irteerarik gabeko nahaste-borrastean sartzen gara. Ikuspegi ez-dualetik begiratuta, ordea, segituan ohartzen gara ez dela sasi-problema bat baino, zeren, hain zuzen ere, Bat bakarrik da ona. Dena Bat da, Errealitate erreala. Eta hori Ontasuna da, Egia, Edertasuna.

«Ona» −Jainkoa, Aita, Errealitate erreala, Kontzientzia…−gauza guztiak sortzen diren iturria da, eta ikusten ditugun forma hauetan manifestatzen da. Ontasuna, beste edozein kualitateren antzera, transpertsonala da, norbanako partikularrak gainditu egiten ditu, nahiz eta denek parte hartzen duten ontasun horretan. Hori ahanzten zaigunean, erraz erortzen gara idealizazio arriskutsuetan. Horregatik guztiagatik, oso jakintsua iruditzen zait Jesusen erantzuna: Iturria bakarrik da ona, egiazkoa, ederra…, gure barne muinik sakonena osatzen duen Iturri bera eta bakarra.

Eta aberastasunari buruzko jarrera ere guztiz zorrotza da: «¡Errezago da orratzaren zulotik gamelua pasatzea, aberatsa Jainkoaren Erreinuan sartzea baino!».Agian, hobeto ulertuko dugu baieztapen horren esanahia, «Erreinuan sartzeak» zer esan nahi duen konprenitzen badugu: Jesusen proiektua konpartitu eta bizitzea, anaitasun unibertsala ardatz eta ezaugarri dituen proiektua.

Horrela planteaturik, begi-bistakoa da posizionatzeko bi modu txit dibergenteren aurrean gaudela: ez dago bizitzerik diruarentzat eta, aldi berean, besteentzat. Horregatik, diruari itsatsita bizi denak ez dezake har lehentasuntzat Jesusen proiektua.

Alabaina, ez du zentzurik testuaren irakurketa moralizatzaileak. Kontua ez da, salbazioa “merezi” izateko, portaera jakin bat exijitzea, erlijio merkantilista batek usteko lukeen eran. Horren aurrean, Jesusek berak hau dio: «Jainkoarentzat ez dago ezinezkorik». Norbaitek salbatzeko motibaziotik bakarrik bizi badu pobrezia, segur aski bere bihotza perfekzioaren ideiak “okupaturik” egongo da, aberatsaren bihotza diruak okupaturik dagoen bezalaxe. Horrelako zerbait antzematen da Pedroren hitzetan ere, “sari” eske hasten delarik.

Jakituria ez doa ildo horretatik. Perfekziorako afana “Ni” idealetik jaiotzen da eta bere inguruan dabil jiraka. Baina egin beharrekoa, hain zuzen ere, desegozentratzea da, hots, gure benetako identitatea balitz bezala hartzeari uztea. Aberastasun-goseak nahiz edozein meritu-ideiak adierazten dute oraindik beren inguruan jiraka gabiltzala. Nor garen konprenitzen dugunean, portaera aldatu egiten da: konprentsioaren ondorio −atseginezkoa− da eskuzabaltasuna. Eta Jesusek berak zoriontsu izendatzen ditu pobre izatea hautatzen dutenak, hau da, egoaren soinekoa erabat erantzi dutenak.

          www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s