AGINTEAREN TRANPA

151018, XXXIX Igandea, Denbora Arrunta, Mk 10,35-45

«Lehenengo izan nahi duena izan bedi guztien morroi»

 ***************************************

Agintea da gizakiarentzat, edozein forma eta intentsitatean dela ere, tentazio handienetako bat. Motiboa sinplea da: egoak bere burua tinkatzeko daukan beharretik sortzen da. Gainera, horrekin lotuak daude (ilusio hutsa bada ere) segurtasun- eta askatasun-sentsazioak. Noski, uste izaten da, botere handiagoa izatean, bat seguruago sentituko dela eta egin dezakeela gogoak ematen diona. Ohartzen bagara “ideal” horiek lortzea egoaren esentzia bera dela, erraz konturatuko gara tentaziorik sakonenetako bat dela boterea

Non dago tranpa? Beste edozein kasutan bezalaxe, gezurrean. Garen egiatik  urruntzen gaituen guztiak, nahitaez, nahasmena eta sufrimendua sortzen dizkigu. Beste formulazio hau ere erabil daiteke: nahasmena eta sufrimendua sentitzen dugun guztian, garen egiatik deskonektaturik (urrundurik) gauden seinalea da.

Egoaren espektatibak  lortu nahian, “entreteniturik” gauden bitartean, egora murrizten gaituen uste ustela indartzen ari gara. Eta horrek esan nahi du morrontza gehitzea guregan programatu ziren premia eta beldurren aurrean.

Askatasunera garamatzan jakituriak –egia– ez du amore eman behar egoaren exijentzien aurrean, baizik gure irrika sakonenarekin konektatu behar du, eta kontzienteki bizi, gure identitatean tinkaturik, non beti salbu eta denekin bat sentituko garen.

Konprentsio horretatik jaiotzen da Jesus jakintsuak proposatzen duen portaera ere, zerbitzu eta entregari dagokionez berak izandako praktikan oinarriturik. «Handia izan nahi duena, izan bedi zuen zerbitzari; eta lehenengo izan nahi duena, izan bedi guztien morroi»

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s