Pentsatzetik ikustera

151025, XXX. igandea, denbora arrunta, Mk 10,46b-52

«Daviden seme hori, erruki zakizkit»

 ******************************************

Markosek, egiazko dizipuluari buruzko katekesi moduan darabil Bartimeo itsuaren sendaketa, bi jokaera azpimarraturik: “ikusteko” desira eta erantzun azkarra segimenduari dagokionez.

Ez daiteke kasuala izan, Markosen ebanjelioan, Jesusek galdera bera egitea dizipuluei eta Bartimeori: «Zer nahi duzue (duzu) zuengatik (zuregatik) egin dezadan?» (Mk 10,36 versus Mk 10,51). Dizipuluek lehenengoak izatea nahi dute; Bartimeok, berriz, “ikustea”.

Ez da zaila gure barrenean bi ahotsen oihartzuna entzutea: “inportantea” (edo “berezia”) izan nahi duenarena, eta sakontasunean “ikusteko”  gai nahi izan duenarena.

Egoaren eta ilunpe horretatik irtetea dela klabea ohartarazten gaituen irrikaren arteko tentsioa da. Jakina, egoak indartzea besterik ez du nahi, eta guk berari jarraitzen diogu, bera garela –ohartuki edo oharkabean− sinesten jarraitzen dugun bitartean.

Zer garen edo garena konprenitzeak emango dizkigu benetako argia eta askatasuna. Konprentsioak ahalbidetuko digu “gaineko estalkia” kentzea –Bortimeok bezala− eta Jesusi “jarraitzea”, biziaren “bidetik”, hots, osotasun betean bizitzea.  

Ikusten ez zuen bitartean, “bide-ertzean” zegoen Bortimeo, biziarekin deskonektaturik, biziaren gurditik jaitsita bezala. Ikusten hasi orduko, ordea, benetan bizitzen hasten da.

Egia baldin bada ere ilunpetik argitarako prozesuak, geldia izateaz gain, laguntza psikologikoa behar duela, blokeo emozionalak eta lotzen gaituzten beldurrak uxatzeko, egia da, era berean, ezinbestekoa dela ikusi nahi izateko “determinazio jakin bat”. Hortxe jokatzen dugula bizia sentitzeraino.

Pentsatzearen kontrakoa da ikustea. Horrek esan nahi du konprentsioan hazi nahi baldin badugu, burua isilarazten ikasi beharko dugula. Baina hori ez da lortzen inolako inposizioaren bidez, bere edukien behatzaile moduan kokatzeko gaitasuna garatzean baizik. Mugimendu mental eta emozional guztiak atzematen dituen Testigu izan behar dugu, baina testigua ez da identifikatzen mugimendu horiekin.

Garbi esateko, “ikusten” duena ez da buru-gogamena, Testigua baizik. Eta horrek bakarrik ematen digu ahala, burutik datorren edozein mezuren aurrean askatasunari eusteko. Testiguak garenean ez gara pentsamendu eta sentimenduen txotxongilo, eta orduan gaude  ekuanimitatean finkatuak.

Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, burua demonizatzea; erreminta bikaina dela aitortzen jarraitzen dugu, baina kuestioa da geure zerbitzuan erabiltzea, bere mugimenduen mende murgildu gabe.

                        www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmeniaren itzulpen librea.

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s