Konpromiso asko

Erabiliaren erabiliz, gasta-gasta egindako hitza da “konpromisoa”. Konpromisoa honekin, konpromisoa horrekin eta konpromisoa beste harekin… Borondate on eta boluntarismo sutsuenarekin egingo genuen dena, ‘hiperatktibismoan’ iraultzeraino. Orain ere berdin: konpromisoa errefuxiatuekin, konpromisoa Sahararekin, munduko pobreekin, ingurumenarekin… Eta berriz ere borondate on eta boluntarismoa gainezka.

Nik ezagutu nuen pertsona bat, oso elizkoia, baina ez elizkoia bakarrik baita ona ere. Horrekin ez dut esan nahi elizkoia jende txarra denik, baina oso elizkoarekin ez naiz gehiegi fidatzen, sarri askotan errealitatetik erruz urruntzen den jendea baita. Aipatzen ari nintzen pertsona horren etxera jende asko joaten zen eskean; nonbait, enteratu egingo ziren emaile ona zela. Sarrerako atearen ondoan gurutzea zeukan, eta, agian, norbaitek engaina zezakeela pentsaturik, eman aurretik gurutzera begira jarri eta esaten omen zion: «Hi, hiregatik ematen zioat, e!».

Denok gara anbiguo samarrak eta, ematen duenez, gizon hura ere bai. Alde batetik, berez pertsona ona zelako ematen zien eske joaten zitzaizkionei; baina merituak egiteko asmoa ere garbi ikusten da. Ezagutzen dut beste bat benetako altruistarik ez dagoela esaten duena; laguntzen badugu, ordainetan zerbait jasotzearren egiten omen dugu. Ordain horrek mila aurpegi diferente izan ditzake: protagonismoa, ondo sentitzea, errudun-sentimendua uxatzea, norbaiten aurrean merituak egitea… Orain dela gutxi klinika batean izan naiz, eta hantxe dago, horman itsatsita, sortu zuten akzionisten zerrenda. Baina hori ez da salbuespena, arrunt eta ohikoena baizik.

Ez dago ukatzerik gizon horien borondate on eta egin zuten lanaren balioa. Benetako obra, ordea, maitasun hutsaren emaitza omen. Eta maitasun osoa ez da posible denok bat garelako kontzientzia garbiaren jabe ez garen bitartean. Asmo onak eta boluntarismoak ez dute balio, posizio honetara garamatzatenean: «nahiz eta kostatu, lagundu daukat egin beharra» Martinez Lozano psikologoak esan ohi duenez, konprentsiotik dator jokabide zuzena. Thich Nhat Hanh maisuak, berriz, esaten du ezkerreko eskuak eskuinarekin egiten duena dela maitasuna: eskuina zaurituta dagoenean, ezkerra segituan doa sokorritzera, baina ez beste ezergatik, biak gorputz bera direlako baizik, eta trukean ezer eskatu gabe. Horra definizio bikaina!. Ez-separazioaren kontzientzia omen da maitasuna; hori konprenitzean, gainerakoa egina dago.

Bai Horixe, DV: 151022

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s