Ezkio eta Argiñano

Nik Ezkion ezagutu dudan Aranzadi bakarra “Ezkio Txiki” bertsolaria zen. Hala ere, ez nuen gehiegi ezagutu. Aski gaztea nintzela hil zen. Baina Itsasoko gure koinatuari esker erreferentzia dezente dut. Zumarragan ere ezagutzen ditut aranzaditarrak. Zalantzarik gabe, abizen arrunta da Euskal Herrian.

Orain kontatuko dudan historia Ezkioko Aranzadirekin erlazionatua dago, eta ez da hain arrunta.  Argiñanoko Jaime Munarriz adiskideak aurkitu eta nire esku ipini duen dokumentuan, “Aranzadi”ren aztarna luzeak bezain interesgarriak datoz; erdaraz, noski, eta itzultzeko, hizkera korapilatsu samarrean. Ea gauza naizen taju apur bat emateko.

Aranzadi. Leinu gipuzkoarrekoa, jatorria Ezkiogan duena. Dokumentuaren arabera, Hidalgia probatuak ziren etxeko horretako oinordekoak, 1638 eta 1703n (Urretxu) eta 1774, 1778 eta 1703an (Ezkiogan). 1774an, Juan Antonio Aranzadi aurkitzen dugu, bere Hidalgia dela eta, auzitan (Ezkiogako Leinu Etxeko Jauna, Aranzadi Oin Etxean jatorria duena).

Gero hau irakur daiteke: “Ezkiogako Leinu Etxe oso antzinakoa, Gipuzkoako lehen biztanleena eta beren ahaide nagusiena”. Aranzadi-anditik (aranzaditarren antzinako Oin Etxea, Ezkiogan) irten zen, XV.mendean, Juan Aranzadi, maisu arkitektoa, eta Iturgoien herri Pribilegiatuan jarri zen bizitzen, eta hari esker zabaldu zen, Nafarroan, Familia horren lehen adarra.

Eliza eta jauregi asko proiektatu eta eraiki zituen; adibidez, gure herrikoa, Argiñanokoa (Iturgoien bezalaxe, Gesalatz bailaran dagoena). 1497an sinatu zuen kontratua. Argiñanoko elizaren berezitasuna da nabearen erdi-erdian daukala dorrea. Arkitektura-teorian asko zekien, nonbait, Aranzadi maisuak eta eraikuntzei buruzko auzi askotan agertzen zaigu epaile. Nafarroako Artxibo Orokorrean gorderik daude Iturgoiengo Juan Aranzadiren 14 dokumentu, XV. mendekoak (eskritura, epai eta arbitraiak).

Juan Aranzadik, Iturgoiengo herritartasuna lortzean (1488), Noblezia Pribilegioa ere lortu zuen, Carlos III.ak herri horri emandako titulua (Nafarroako Noblea). Nafarroako Artxibo Orokorrean, Suen Liburuan (XV. mendea), Iturgoiengo bizilagun guztiak hidalgo moduan agertzen dira.

Eskuartean dudan dokumentuan informazio gehiago ere badator, baina uste dugu printzipalena esana dagoela. Esaten ez dituen gauzei ere ireki diegu gure irudimena, eta uste dut lasai esan daitekeela garai hartako Iturgoien eta Argiñanoko jendea, dudarik gabe, euskaldun elebakarra zela.

Bai Horixer, DV: 151029

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s