ZEHARO TRANSFORMATZEN DUEN KONPRENTSIOA

151102, Santu Guztien eguna, Mt  5,1-12a

«Zorionekoak…»

 ****************************************

Zortzi bizi-jokaera edo hautabide bihurtzen ditu Mateok Zoriontasunak: ditxa eta askatasunaren iturri.

Gailen den kulturaren begietarako –eta kultura horretan egoak agintzen duela jakinik–, zentzurik gabekoak ematen dute Zoriontasunek, zeren bete-betean egiten dute talka egoaren funtzionatzeko moduarekin; egoak guztiz kontrako lorpenak ditu xede.

Aldarrikapen horretan lehenik ikusten duguna da, beraz, iragartzen duten zorionaren izaera paradoxikoa. Egoarentzat desgrazia dena hartzen da ditxatzat. Non dago klabea?  

Hasteko, esan dezagun irakurketa egokia ez dela samintasun-ikuspegitik egiten dena, horrek oinazea goraipatzen baitu, berez ona balitz bezala, edo sakrifizioa eta bere buruari uko egitea absolutizatu egiten ditu.  

Jakituria-mezua da Jesusena, bere oinarrizko printzipioa; printzipio horren arabera, egoa salbatzeko interesa, garbi esanda, bizia galtzea da.

Gizakiak ez dezake uka zorionaren eta asebetearen desira edo irrika. Baina errorea honetan datza: ego partikularra garela uste izatean, “objektuak” balira bezala hasten gara horien atzetik eta jabetzan hartzen ditugu. Eta, paradoxikoki, jabetza hori da esklabo bihurtzen gaituena, gurpil zoro hedonistan murgilarazten gaituelarik, eta ez da beste ezer: frustrazio hutsa baizik.

Hasierako gabezia-sentsazioaren ondoren, zoriontsu egingo gaituela uste dugun zerbaitez jabetu nahiari ekiten diogu…, eta zeharo frustraturik amaitzen dugu. Zeren egoa ez-gai da zorion eta asebeterako. Egoarentzat bizitzeak esan nahi du hutsean (ezerezean) gero eta gehiago hondoratzea

Zoriona eta asebetea ez dira “zerbait”, eta, hala eta guztiz, horixe gara. Egoak ez dezake pentsa zoriontsu izatea –egoaren erresuman iragangaitza da dena eta, fiktizioa, bera bezalaxe–; baina paretik kentzen denean, garen asebetea jalgitzen da.

Eta zer bizi du pertsonak, egoa paretik “kentzean”? Horiek dira Mateok aipatzen dituen jokaerak bere Zoriontasunetan.

Ondo ulertzen badugu, esan beharko litzateke pertsona ez dela zoriontsu jokaera horiek ( bizi) dituelako, baizik eta zoriontsu delako bizi dituela jokaera horiek,  hots, bere egiarik sakonena deskubritu duelako.

Bere egiarekin konektaturik bizi denak pobre izatea hautatzen du, gai da oinazea eta negarra asumitzeko, justiziaren bila dabil, errukia bizi du, bihotz garbia du, bakearen alde dihardu lanean eta, nahiz eta pertsekuzio bila ibili ez, aldez edo moldez “pertsegitua” izango da.

Mateok  beraz, “bizitzeko modu bat” eskaintzen digu, pertsona jakintsuengan aurkitzen dugun eran; eta pertsona jakintsuak dira asebetea eta zoriona jabetzan hartzeko “zerbait” ez direla konturatu direnak; gure benetako izaera dela jabetu direnak. Hori da existentzia osoa aldarazten duen konprentsioa.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s