Erlijioaren arriskua

151108, XXXII. igandea, denbora arrunta, Mk 12,38-44

«Benetan diotsuet: alargun koitadu honek inork baino gehiago bota du diru-kutxara»

 *****************************

Corruptio optimi, pessima, dio latinezko adagio zahar batek. Gauzarik onena, usteltzen denean, okerrena eta arriskutsuena. Eta hori gertatzen da erlijioarekin. Absolutizatzen den une berean usteltzen da, eta, berarekin batera, instituzioan agintzen dutenak ere bai.

Esplikazioa sinplea da: egoak jabetzan edo beretzat hartzen duen guzti hura perbertitu egiten da. Eta jabetzan hartzen duena zenbat “jasoagoa” izan bereganatzen duen objektua, orduan eta arrisku gehiago.

Horrela, erlijioa, printzipioz gizakiaren asebete-irrika bideratu eta potentziatu behar zuen eraiketa soziala zen aldetik, behin egoak beretzat hartuz gero, botere-tresna bihurtzen da, Absolutuaren “bitartekari” moduan elkartu direnen zerbitzuan.

Aginte orok ematen baldin badu besteak mendean edukitzea esan nahi duen nagusitasun-status bat, aginteari jatorri jainkotiarra eransten zaionean, ukiezin bihurtzen da: ez da geratzen sumisioa beste posibilitaterik. Eta hori da gertu izan dena, maizegi, erlijioaren eremuan.

 “Botere sakratuaren” aureola hori bere egiten duenean, erraz asko erortzen da bat, besteen aurrean, nagusitasun-pretentsioan, eta, oharkabean noski, hor hasiko da modu eta jokabide berriak hartzen, delako nagusitasun hori bistaraz dadin.

Eta edozein jokabiderentzat aurkituko du justifikazioa: arropa zabal eta deigarriak jantzi eta plazan erreberentzia egin diezaioten desio izatetik hasi, sinagogetan ohorezko eserlekuak hartzearekin edo banketeetan lehenengo jarlekuak okupatu nahi izatearekin jarraitu”, eta, “errezo luzeen aitzakian, alargunen ondasunak irensteraino”.

Agintearen engainuak –zeharo nefastua, batez ere, eremu erlijiosoan− erremedioa bakar-bakarrik aurkitzen du kontakizun honetan bertan azaltzen den alargunaren irudiak sinbolizatzen duen oinarri horretan. Sinbologikoki ulertuz gero, alargunaren figurak adierazten digu inori emateko eta egoarekin des-identifikatzeko jokaera: “Bizitzeko zeukana ere bota egin du”.

Horiek dira benetan bihotzera iristen zaizkigun pertsonak eta guregan desiorik nobleenak esnarazten dituztenak: erradikalki des-egozentratuak, eta konfiantza osoa eta askatasun kutsagarria erakusten dizkigutenak.

Klabe sinboliko horretan, bada, erlijio absolutu bihurtua sinbolizatzen dute lege-maisuek; horretatik bizi dira eta horrela lortzen dute boterea; alargunak, berriz, espiritualitate jakituna –gizakiaren funtsezko dimentsio bat− ordezkatzen du.

Erlijioa “mapa” bat da, garen hartara bideratu nahi gaituen mapa. Orduan, pertsonaren eta espiritualitatearen zerbitzuan bizi da bat. Absolutu bihurtzen dugunean, ordea, usteldu egiten da, nahastu egiten du. Pertsonaren dimentsio sakona da espiritualitatea; gure desirarik sakonena horren atzetik dabil beti, eta gure benetako identitatearekin dago uztartua. Erlijioa da daukaguna, espiritualitatea da garena.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s