Hilerrien etorkizuna

Igaro berria dugu Santu Guztien Eguna. Hiru hilerri bisitatu ditut. Ez dut nabaritu aldaketarik iaztik aurtena edo aurreko urteetatik hona. Jendea berdintsu dabil, eta jende berdintsua. Hilerriko paisaia ere, lore eta abarrez osatua, antzekoa da. Esango nuke arrazoi askogatik doala jendea kanposantura, doana; zeren jende gutxiago joaten bada, ez da ideologia erlijiosorik ezak inor atzentzen duelako, baizik eta gero eta pertsona gutxiagok eskatzen duelako ‘defuntuen baratzean’ lurperatzeko, eta gero eta gehiagok nahi duelako erraustu eta gorpuzkinak haizeari eskaini edo uretan murgildu.

Nik uste kanposantuak, gaur egun ezagutzen ditugun moduan behintzat, hamarkada batzuen buruan desagertu egingo direla. Sinesmenarekin edo federik ezarekin ote horrek zerikusia? Ez, noski! Konbentziturik nago fedegabeak adina izango direla errausteko eskatzen duten sinestunak.

Hizkera arruntean, ‘mentalitate-berria’ esan ohi diogu horrelako aldaketari. Eta askotan pentsatzen dugu mentalitate berria eremu jakin bati lotua dagoela; kasu honetan, heriotza eta bere inguruari. Baina ez da horrela izaten. Eremu jakin batean aldaketa sumatzen badugu, paradigma kultural osoa aldatu delako da. Metafora batekin esateko, betaurreko batzuk erantzi eta beste batzuk janzten ditugunean gertatzen da hori. Orain errealitatea betaurreko berriekin ikusiko dugu, baina errealitate osoa, eta ez arlo jakin bat bakarrik. Esan daiteke paradigma kultural bat dela gauza askoz osaturiko multzoa, konstelazio baten antzera, eta hor sartzen dira: ideiak, portaerak, ohiturak, sinesteak, erritualak, arauak…

Adituek diotenez, ordea, historian zehar krisi eta kontzientziaren mutazio eta aldaketa kultural izugarriak gertatu dira. Orain bertan ere, orain arte gutxi izan diren bezalako mutazio baten aurrean omen gaude. Eta horrelako aldaketa kultural batek dena astintzen du: ekonomia, politika, kultura, erlijioa, familia, erlazio pertsonalak, bizia eta heriotzaren ikuspegia… Den-dena.

Nolanahi ere, gu bizi garen inguruari (inguru oso zabalari) buruz dihardut hizketan. Izan ere, munduko beste toki batzuetan eduki ditzakete, errealitatea begiratzeko, beste betaurreko batzuk edo beste marko bat. Gainera, indibidualki ere egon gaitezke errealitateari leiho diferentetatik begira. Orduan ez dugu errealitatea berdin ikusiko. Baina esango nuke hilerriari eta bere ‘etorkizunari’, antzeko betaurrekoez begiratzen diegula guztiok.

Bai Horixe, DV: 151105

Esta entrada fue publicada en General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s