EGIA DA ERREGETASUNA

 

151122, Kristo Errege, Jn  18,33-37

«Egiaren testigu izateko etorri naiz mundu honetara»

******************************************************

Jesusen Pilatoren aurreko prozesuaren barruan, laugarren ebanjelioaren arabera, lehen tokia hartzen du egiari buruzko arazoak. Parean ipintzen da “errege” izatea “egiaren testigu” izatearekin.

Eta horrelaxe da. Gure erregetasunaz ohartzen gara, soilik, gure egiarik sakonena konprenitzen dugunean. Hori gertatzen ez den bitartean, eskaleen antzera bizi gara, halako identitate-sentsazio bat eman diezagukeen hartaz jabetu eta harekin identifikatu nahirik. Garena ohartzen garenean, ordea, dena argi bihurtzen da: “eskalea” “errege” bilakatzen da.

Baina egia ez da “eduki mental bat”; hori ez litzateke izango egiaren ideia bat baino, inoiz ere ez egia bera; “mapa” bat, egokiagoa edo aldrebesxeagoa, baina inoiz ere ez “lurraldea”.

Lurraldea, bertara iritsi gabe, inork ezagutzen ez duen bezalaxe, nahiz eta mapak ondo eginak egon, egia ere ez dago ezagutzerik izan arte.

Nolabait adierazteko, esan liteke egia ez dela burutik pasatzen, bizitik baizik; ezta modu jakin batean pentsatzetik ere, izatea da kontua baizik.

Hasteko, behar dena ideia jakin bat ez absolutizatu, baizik eta jokaera zintzo eta serioari heldu egian bizitzeko. Horregatik, itxitasuna eta hertsikeria erakusten duen fanatismoaren aurrean, egiak eskatzen ditu irekitze apala, kuestionamendua eta malgutasuna.

Hain zuzen, hori bizi duen pertsona da, Jesus beraren hitzak erabiltzearren, “egiarena”, nahiz eta inolako sineskizunik izan ez.

Zer esan nahi du “Jesusen ahotsa entzuteak?”. Esaten ari naizen haritik, ez da onarpen mental hutsa ematea haren figura eta haren hitzari, baizik eta harengan eta bere mezuan geure burua  errekonozitzea.

Jesusek badaki, jakintsu guztiek bezalaxe, Denaren egian bizi dela. Ez besteek ez duten eduki mentalen bat gehiago duelako, ez “mapa” landuagoa delako, baizik eta bere egiazko identitatearen “lurraldean” buru-belarri sartu delako. Eta bizi izatean, esperimentatzean, ezagutu egin du.

Jesusen gonbita, beraz, guztiz inklusiboa da: bere egia propioaren esperientzian,  bilaketa-jokaera apal eta egiazkotik ”barneratzen” den pertsona orok sentituko du, nahitaez, “Jesusekiko” sintonia, eta berdin hori bizi izan duten beste guztiekikoa.

 “Sintonia” edo errekonozimendua ez da zerbait azalekoa, baizik eta barneratzen garen Lurraldea, beti, “konpartitua” dela esperientzialki deskubritzetik jaiotzen da; gure sakoneko identitatea bakarra eta berdina da ez-dualtasunean: ez gara berdinak, baina gauza bera gara. Nola ez da izango, bada, errekonozimendu hori jokaera inklusibo eta amultsuaren iturri izaki guztientzat, horietako bakoitzaren ona nire ona bada?

Esperientzia horretatik, erraza da hautematea pertsona fanatikoa edo baztertzailea paradoxa mingarrian erortzen dela: egiaren jabe dela uste izanik, kontrako norabidean aurkitzen da, eta horrela ezin esperimentatu egia.

Esperientzian bakarrik deskubritzen ditugu egia ziurtatzeko irizpideak, eta ez dira hauexek baino: jakituria eta konprentsioa. Horregatik, “ikusi” duenak, Jesusek bezala, bere egiten du betiko “urrezko araua”: “Tratatu zuk besteak, haiek zu tratatzea nahiko zenukeen moduan”.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendia itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s