Paris gerran

«Iluntzearen azken hondarrean, argitxo bat izan nahi nuke Parisko Voltaire kalean», zioen Joxe Arregik, joan den ostegunean, artikulu serio eta hunkigarrian. Otoitza nahi zuen hildako guztien alde, eta galderak nahi zituen, erantzunak hedatu aitzin.

Niri ez zait asko kostatzen masakre terrorista hori kondenatzea. Baina gehiagoetan ere kondenatu beharko genituzke heriotza injustuak; adibidez, Mediterraneoko iheslari naufragoen kasuan edo Israelgo kolonoek bizirik erretako haur palestinarraren kasuan. Azkar entzuten da, ordea: «Ez da gauza bera». Susmoa dut hildako guztiak ez direla berdinak guztientzat. Egia esan, denak ere nahi baino azkarrago ahantziko ditugu. Eta atentatu berriak kondenatzen jarraituko dugu, baina ezertarako balioko ote, gure posizioa egiaz argitzen ez badugu?

Atzo Ramon Lobok (“Todos náufragos” liburuaren egileak) esan zuenez, Raqqa bonbardatzeak ez du ezer askotarako balio, Frantzia eta Errusiaren propagandarako ez bada.

«Zibilizazioak basakeriaren kontra daraman borroka da», esan dute Frantziak eta bere lagunek. Bentzutuko omen dute terrorismoa; hori aldarrikatzen dute. Armen indarrez, noski, eta ez da harritzekoa arma-industriak eskuak igurzten jardutea. Baina uste duzue armen indarrez bakarrik lortuko dela terroristei “jake-mate” ematea? Zaila, bere buruaz beste egiteko horrenbeste kamikaze prest dagoen bitartean.

Poliziaren jarduna inportantea izango da, baina politika egokia egitea ere ez dela baztertu behar dio zenbaitek. Izan ere, gero eta indartsuago azaltzen dira, eta badirudi galtzeko gero eta gutxiago duten klabean mugitzen direla terroristak. Eta komeriak izango dira yihadisten ideia horiei edo idealismo horri aurre egiten.

Frantziak “gerra” hitza darabil hitzetik hortzera. Baina ez ote dago garbi historian zehar gerrak gerra ekarri duela? Eta nahiko zaila iruditzen zait gerra-mota honetan yihadistei erabat eta betiko irabaztea: batzuk “zerura” doazen heinean, beste batzuek armak hartzera jotzen baitute. Nola amaitu espiral hori? Yihasdisten ekintzek Islamaren aurkako gorrotoa pizten du, eta, aldi berean, Islamaren aurkako gorrotoak “argudioak” ematen dizkiete, militante suharrei, hilez hiltzeko.

Noiz arte jarraitu behar dugu eromen honetan, terrorismoa gelditu beharra dagoela inork zalantzan ipintzen ez duen arren? Nik uste komunitate internazionala gai izango dela, polizia eta armen indarrez gain, beste estrategiaren bat aurkitzeko.

Bai Horixe, DV:151126

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s