Lau gogoetatxo

Buruari bueltak emateak ez du sortzen argitasun gehiago eta atseden handiagoa, nahasmen eta sufrimendua baizik. Horregatik, kontua da burua isilarazi eta bere mezuekin identifikatzeari uztea. Ez gastatu energiarik Jainkoa “pentsatzen” ere.

Era guztietako gauzak gertatzen zaizkigu… baina ez gara horietako ezer, horrean azpian dagoen konszientzia baizik. Ez gara gertatzen den ezer. Gertatzen denarekin identifikatzeak esklabo bihurtzen gaitu. Ongi berezi behar dira gertatzen dena eta gertatzen denaren konszientzia. Konszientzia garela ohartzean, lasaitu eta liberatu egiten gara.

Eta Erraz erortzen gara tranpan: pentsatzearekin nahasten dugu ezagutzea, eta errealitate Erreala kontzeptuetara murrizten dugu. Giorgio Narborneren hitzak dira hurrengoak: «Inteligentziaren perbertsioa da arrazoimenak dena konpon dezakeela uste izatea». Bizitakoan bakarrik dakizu. Charo Rodríguezek dioen eran: «Irakatsitako jainkoa, /inoiz ez egiazkoa. /Aurkituriko Jainkoa soilik / daiteke zinezkoa».

Errukiak prentsa txarra dauka, baina errukia bat da enpatiarekin: oinazea dagoen tokian maitasuna, solidaritatea, ipintzea da errukia; askotan, geureganako errukia; beste askotan, inorenganako errukia. E. M. Lozanoren hitzak dira hurrengoak: «Errukia jakituriari esku emanik dabil beti. Jakituriak Bat garela dio, eta hori ikustean, ezinezkoa da bestea ez tratatzea geu tratatuak izatea nahiko genukeen moduan». Ez-separazioaren konprentsiotik datoz konponbide guztiak.

Ez daukat ezer erlijio partikularren aurka, fundamentalismoan edo integrismoan erortzen ez diren bitartean. Baina bai ideia bat garbi: etika unibertsalaren azpian egon behar dute erlijioek. Eta erlijio guztiak berdinak al dira? Zein da onena? Dalai Lamak erantzungo digu: «Erlijiorik onena da pertsona onenak egiten dituena».

«Begietako bista ona eta elkar ezin ikusia». Aspaldi kantatu zuten hori bertsolariek. Gauza asko dira ikusi nahi ez ditugunak; usuegi begiratzen dugu bestaldera. Nik konkretatu gabe ere, uste dut, denoi datozkigula irudiak burura. Egoerei begiratu nahi ez diegunean, itsu gaude. Gauzek eta egoerek barrenean halako zimiko bat egiten digutenean hasten gara ikusten. Galdera honekin amaituko dut: prest al gaude geure egia osoari aurrez aurre begiratu eta horrekin koherenteak izateko?

Egiarekiko koherentea izatea eta on egitea gauza bera dira. Bizitzen laguntzea da on egite nagusia, eta on egin bere baitan ona delako. Ez sariaren truke edo jarraitzaileak lortzeko asmoz; proselitismo kutsua duen guztia susmagarria da.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s