Iruxo euskaraz

Azaroaren 24an, Iruxon izan ginen hileta-elizkizunean, Soledad Echauri Armendarizen omenez, 94 urteko amona beneragarria bera. Iruxok triangelua osatzen du Argiñano eta Bidaurrerekin. Angelu batek 120º izango ditu, gutxi gorabehera, eta beste biek 30ºna gradu, nire kalkuluen arabera. Argiñano eta Bidaurre oso txikiak dira, eta are txikiagoa Iruxo; horregatik, eman ditut xehetasun horiek.

Herri “euskaldun” horietan, euskara ez da ohikoa, nahiz eta entzuten den tarteka, badirelako kanpotik etorrikotako batzuk, badirelako euskaraz ikasi edo ikasten diharduten gazteak, eta, oro har, orain dela 30  urte baino askoz ere jarrera irekiagoa da euskararekiko, belaunaldien ezinbesteko erreleboa dela medio. Horren adibidea da aipatu hileta-elizkizunean Aita Gurea euskaraz kantatu izana. Alde batera, pixka bat harritu nintzen: ez zuen ematen ez zekenik zegoenik; zuzen eta altu, ahoskera onean (nafarrek ez dute izan inoiz arazorik euskaraz ahoskatzeko) kantatu zuten. Hala ere, ez zen Aita Gurea bakarrik izan euskaraz: hildakoaren suhiak euskaraz eta erdaraz eman zizkigun eskerrak elkartu ginenoi.

Elizatik irten ginenean, Saturnino Asiain adiskideak komentario hau egin zidan: «Será la primera vez en la vida que en este pueblo escuchan el Padre Nuestro en euskera». Momentu hartan ez nintzen ohartu esan zuenaren garrantziaz. Geroago, ordea, pentsatu nuen Aita Gurea mila aldiz gehiago errezatuko zela euskaraz Iruxon. Jakina, ez azkeneko 200 urteotan, baina aurreko zenbait mendetan bai; baldin eta latinez kantatzen ez bazen. Dokumentuek esan beharko lukete, baina apustu egingo nuke, historian zehar, Iruxoko elizaren horma zaharrek, gaur egun nahiko hondatuak, sarriago entzun dutela Aita Gurea euskaraz, errezaturik behintzat, gaztelaniaz eta latinez baino.

Gaur, euskararen egunean, orain dela gutxi Iturgoien eta Argiñanogatik esan nuen antzeko gauza esango dut: «Uste dut lasai esan daitekeela, adibidez, duela 300 urteko jendea, Iruxon, dudarik gabe, euskaldun elebakarra zela». Iruxo bera ez da esanguratsua, baina Iruxo Gesalatz bailaran dago, eta bailara osoari buruz esan dezakegu Iturgoien eta Argiñanori buruz esan genuena edo Iruxoren gainean esan duguna.

Gaur, Xabierko Frantziskoren eguna ere bada. Hain zuzen, Nafarroan egun handia. Horra beste nafar unibertsal bat. Inolako zalantzarik gabe, euskaldun peto-petoa. Ea hemendik aurrera eskailerak gorako izaten diren euskararen paisaian.

Bai Horixe, DV: 151203

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s