Lau gogoetatxo

Partikula txikienetik hasi eta izarrik handieneraino, unibertso osoa lege fisiko batzuen mende baldin badago, eta gizakia unibertso horren zati izanik, “nolakoa” da bere askatasuna? Beti mugatua eta baldintzatua. Hala ere “misterioa”. Badugu misterio horren konszientzia. Sakon-sakonean, konszientzia gara.

Giza talde guztietan, baita erlijiosoetan ere, izan ohi dira gorabeherak, aginte-goseak eta lehenengo izan nahiak eraginda.

Etsitzea erraza da. Zailtasunak ikusten ditugunean, hor geratzen gara erdi bidean, ez zerurako eta ez infernurako, baina eroso; kolpeei eusteko, ustez, toki onean eta seguruan. Biziari guregan bizitzen utzi gabe, ordea!

Zenbat hitz egiten den “mitoa” desprestigiatu nahian. Mitoa ez da zerbait gezurrezkoa. Mitoa da narrazio bat ahoz edo idatziz azaldua. Esanahi aberatseko hizkera sinbolikoa. Momentu historiko jakin bateko kontzientzia-mailan espresatua. Akatsa da gaurko kontzientzia-mailatik hitzez hitz ulertu nahi izatea.

Ez fidatu gehiegi gertatzen zaizunaren gainean zure buruak egiten dituen interpretazioez. Ez da gelditzen “honek honela eta hark hala izan beharko luke” esanez. Eta ezarri dugu sufrimenduaren oinarria. Ezinbestekoa egia osoaren eta gertatzen zaigun guztiaren onarpena.

“Inor ez dago erantzun guztiak ezagutzen dituen pertsona baino deskuidatuago” (Chuang Tzu).

Justifikazioa ez da, sarri askotan, gure defentsa-mekanismoa baino; nola edo ala “arrazoi” izan nahia, eroso eta seguru sentitu nahia. Baina arriskatzen ez dakienak jasoko ote benetako fruiturik?

Molestatzen duena paretik kentzea betidanik izan da eguneroko ogia. Zenbat horrelako historian zehar? Bat aipatzearren, Jesus. Lehen eta orain, botereak bereak eta bi egingo ditu molestatzen duena eliminatzeko. Formak leun daitezke, baina mekanismoak antzera funtzionatzen du.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s