Inguruko giroa

Abenduko lehen izotzek ekarri duten hotzaren eraginpean, gauza berriak ikusten dira etxe barnean nahiz atarian. Su baxuaren beroak girotzen du etxea, eta dekoratu ere bai. Suak, indartsua denean, marrazki eta figura dotoreak islatzen ditu inguruko hormetan. Bizia eta espirituaren sinbolo da sua, eta ezinbestekoa landa-etxe batean. Hori bai, ura bezalaxe, belaunetik behera dabilenean.

Teilatupeko enarak joan ziren, lorategiko sugandilak ezkutatu dira, eta udako loreak negukoei errelebo eske ari ziren, eta aste honetan egin dugu kanbioa. Kolore guztietako pentsamenduak landatu ditugu: horiak, zuriak, moreak, urdinak…, negua alaitzeko. Gogorrak dira; ez dira hondatzen denbora luzean elurpean egonda ere. Moldaera eta adaptazio errazeko landareak dira, eta berez ilun eta hitsago den urtaroan, erremedio ona tristeziaren aurka.

Atariko huntza erruz hazi da. Burgoi txorien abaro eta lo-toki bilakatu da azkenaldian. Ilunarekin batera iristen dira banaka eta taldeka, eta huntzari soinu berezia ateraraziz sartzen dira hostopean barrena, ‘xalapartaka’. Ez da komeni momentu horretan atarira ateratzea, izutu eta beste norabait joan beharrean gertatzen dira-eta. Horrek pena handia ematen dit. Zure etxera datorren bati atea itxi eta bidaltzea bezala iruditzen zait. Behin ‘asentatzen’ direnean, ez dago problemarik: gauak ikaratzen dituelako edo gurekin konfiantza hartu dutelako, ez dira mugitzen. Goizez, berriz, gu jaikitzerako hanka eginak izaten dira, eta zirinetan uzten diguten erregaloagatik ohartzen gara talde handiak izan duela huntza gau-ostatu.

Aspaldi desagertu ziren etxe-inguruko soroetako galeper-ehiztarien oinatzak; egotekotan, gari berrien azpian lurperatuta egongo dira. Basurde eta oilagorretan sakabanaturik dabiltza orain ehiztariak. Gabirai txikiak hartu du haien tokia, etxe-inguruko soroetan. Batzuetan, haizeak laguntzen dionean, dantza akrobatikoetan ikusiko duzu; bestela, argi-paloan edo alanbrean kokaturik, atezuan. Handik jaitsiko da balaren ziztuan, satitsuari atzaparrak eranstera. Eta alde guztietara begira itzuliko da gordelekura, harrapakinari sabelerako bidea erakustera.

Katua da, teorian, gabiraiaren lehiakide bakarra, baina katuak ez du satitsurik jaten, nahiz eta harrapatu, eta horiek ere gabiraiarentzat izaten dira. Beraz, gabiraia inoiz ez duzue ikusiko katuari eraso egiten. Animaliek memoria badutela badakigu, ez dakit kontzienteak ere ez ote diren!

Bai Horixe, DV: 151210

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s