Lau gogoetatxo

Zaila, baina benetako urrezko araua:  duzuna konpartituz zerbitzatu bestea.  “Ez egin besteri zeuri egitea nahi ez duzunik”.

Maleziaz eta tranpaz egindako galderei beste galdera batekin erantzutea onena. Bestalde, usuegi nahasten ditugu Autoritatea eta agintea. Autoritatea da dakiguna konpartitzea, eta ez dakigunaren aurrean apaltasuna. Agintea, gehienean, inposizioaren sinonimoa da.

Askotan entzun ditugu hitz ederrak, baina betetzeko antzik ez, inondik ere. Hobe litzateke gutxixeago agindu eta agindutakoa hobeto bete.

Erlijioa behekoentzat “berri ona” ez denean, goikoek beren zerbitzuan hartu dutelako izaten da; orduan, erlijioak ez du adoratzen jainko faltsua baino.

Historian izan diren jakintsu eta “profeta” handiak ez dira inoren ondare, denonak baizik. Hamaika bada aurrena botereak “ostikoka” erabilia eta gero berak beretzat hartua.

Ipuinik ederrenetakoa bada Jesusen jaiotzaren kontakizuna. Gabon gaua askoz ere politagoa da niretzat, literatura sinboliko moduan hartzen dudanetik, gizakiaren sormena txundiarazteko modukoa dela adierazten baitit. Eta mezua, berriz, paregabea.

Goizean jaiki eta misterioarekin topo egiten ez baduzu, oso despistatuta zabiltza: bizia misterioz betea dago.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s