Lau gogoetatxo

Aitona naiz joan den igandeaz geroztik, eta betidanik izan naizela, eta betiko izango naizela iruditzen zait. Ez dago alderik orain dela hamar urte aitona izan zirenen eta nire artean. Ez da hitz egiteko modu bat, errealitate purua baizik.

Bozkarioa ez da Biziaren garaipena baino (Henri Bergson). Benetako errealitatearen seinalea da bozkarioa. Gauza “arruntenak” direla handienak ohartzeak sortzen du bozkarioa.

Begiak itxi eta garbi ikusiko duzu. Entzuteari utzi eta egia adituko duzu. Jarrai isilik eta bihotza kantari ariko da (Lao Tze). Ez ibili itolarrian, ilargia zakuan sartu nahian, eta unibertso osoa zurea izango da. Lasaitu, eta kemen guztien jabe izango zara. Ez ibili presaka, eta toki guztietara iritsiko zara.

Gauza guztietan manifestatu eta espresatzen den Konszientzia (besterik ez) da Jainkoa. Dena-baten beste izen bat da Jainkoa, Den ororen nukleoa, Misterioaren aurpegian “ikusten” dugun guztia.

Errealitate Erreal osoaren sinbolo de “Belengo Haurtxoa”. Erakusten digu zerukoa eta lurrekoa ez direla txanpon bearen bi aurpegiak baino, Misterio osoa.

Hauxe da pertsekuzioaren iturria: intolerantzia da, fanatismoa, segurtasun ezaren sentsazioa. Beldurraren disfraza da gorrotoa.

Beldurraren kumeak dira biktimismoa, egiaren jabe garela uste izatea, beti arrazoi izan nahia, inor deskalifikatzea, eta abar.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s