Barkamenaren indarra

Umea zen, bonbak hankak moztu zizkionean, eta denok edo ia denok solidarizatu ginen harekin. Biolentzia mota baten biktimarik handienetako bat izan da. Malkoak isuri ez zituenak guk ulertzen ez ditugun arrazoiak beharko ditu horretarako; gainerako gehienak mantekilaren pare urtu ziren.

Gero desagertu egin zen. Logikoa: sendatu beharra zeukan. Ez da erraza hainbesteko orban fisikoak, eta psikologikoak, azkar desagertzea. Baina denborak eta borondateak asko dezakete. Hala gertatu da neska haren kasuan ere.

Duela hiruzpalau urte, elkarrizketa egin zioten TVE2n, igandeko meza aurretik egiten zuten (ez dakit jarraitzen duen) programa horietako batean. Sorpresa atsegina izan ziren, niretzat, adierazpenak, zeren oso bat zetozen nik beti pentsatu izan dudanarekin, baina, aldi berean, oso urrun terrorismo-biktimen beste erakunde batzuek aldarrikatzen dutenetik. Ez zuen ezer jakin nahi mendekuaren ideiarekin.

Adierazpen horiek zein testuingurutan egin zituen ikusita, begi-bistakoa da kristau-ikuspegitik ari zela hizketan. Horrek eta Gabonen hurbiltasunak animatu naute horretaz mintzatzera. Gainera, ‘barkamen’ hitzaren oihartzuna entzun berri dut nonbait. Neskak hitz haiek jaulki ahala, bakezko distira bat sumatzen nuen haren begietan; kanpotik inork eskain ez ziezaiokeen bakea, bere barruan itsatsi eta loratua. Lezio handia eman ziguna, eta, seguruenik, jende askoren ispilu bihurtu zen handik  aurrera.

Bada denbora pixka biolentzia hori desagertu zela. Baina biktimak ez dago ahanzterik, eta gauza asko eskaini beharko zaizkie: errukia, solidaritatea, laguntza psikologikoa eta ekonomikoa… Beti ere garbi izanik, noski, ez dela onartu behar erabaki politikoetan biktimen interferentziarik.

«Barkatzeko premia sentitzen dut, ez dago bizitzerik barruan gorrotoa eta erresumina dituzula», esan zuen atentaturik ankerrenetako bat jasan zuen neskak. Gauza zailak esan zituen, benetan harrigarriak, baina, aldi berean, praktikoak. Barkamenak bakarrik senda ditzake biktimaren zauriak. Mendeku-ideiek eta buruan bueltaka erabiltzeak ez dakar ez onik. Ez dut uste hori klaudikatzea denik, baizik eta hori hor dagoela ukatu gabe baina, aldi berean, horra murriztu gabe bizitzea, aurrera jarraitzea. Presenteak merezi duela pentsatzea da, zinez, jarrera zuzena biziaren aurrean. Inork ez dauka obligaziorik neska haren parean jartzeko; ez iezadazue esan, ordea, osasunarentzat mesedegarria ez denik.

Bai HOrixe, DV:151217

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s