Gabon zoriontsuak!

Badakit ez naizela
munduan bakarra,
baina sentitzen nuen
aitortu beharra:
jaio berri da gure
biloba nafarra,
aurten etxean dugu
Belengo Izarra.

Egoera honetatik
beraz denoi agur,
Gabon-Eguberriak
pasatzeko samur,
huts egiteren bat nik
izango dut ziur,
eta barkamen eske
nator buru-makur.

Urtezaharra amaitu
gogor eta bizi,
eta berria berriz
ondo-ondo hasi,
xederik bete gabe
ahal dela ez utzi…
orain guzti guztioi
bake eta goraintzi.

Doinua: “Artzain buru-zuri bi…”

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s