Gabon Jaiak

Gero eta gehiago “sinesten” dut Eguberritan. Telebistako publizitate ugariegia eta kontsumismo demasa kenduta, polit eta eder deritzot gainerako guztiari: kaleko argiak, loteria, saskiak, Jaiotzak, Olentzeroak, Erregeak… Literalismoak alde batera utzirik, hizkera sinbolikoa baloratzen ikasi dudanetik, gero eta pozgarriagoak dira Gabonak. Poesia hutsa: mezu guztiz itxaropentsua eta alaia hedatzen dute (badago premia!). Ipuinik ederrenetakoa da Jesusen jaiotzaren kontakizuna zeinek adierazi eta erakusten duen txundiarazteko modukoa dela gizakiaren sormena.

Jesusen jaiotzari buruzko bertsio asko dauzkagu. Badira oso modernoak ere. Saramago Nobel saridun idazle portugaldarrak bikain kontatzen du. Oso berezia da, beste edozein bertsiok adinako sinesgarritasuna duena, baina nik askoz ere nahiago dut Barandiaranena: hurbilago sentitzen dut. Izan daiteke kontakizun errealistagoa Saramagorena, nahiz asmatua eta literatura hutsa, ona, den; baina ez diot ikusten Barandiaranen Olentzeroren magiarik. Izan ere Eguberriak magia dira. Horrela interpretatzea falta izan zaie nire Gabon asko eta askori. Beste asko, berriz, baztertu egin ditut, hori “kontu zahar” eta “gezur hutsa” besterik ez dela pentsatuta. Bakoitzari berea ematen diegunean hasten dira gauzak daukaten balioa hartzen.

Gure herrian deribazio eta uztarketa xelebreak ere egiten dira, baina dena da onargarri, nork bere irudimen, premia eta sentimenduen arabera zerbait asmatzen duenean. Nik gauza batez ohartarazi nahi nuke: astakeria hutsa da, Eguberrien testuinguruan, Olentzero eta Erregeen arteko borroka sortzea. Absurdua da, ezjakintasunaren ondorio penagarria. Biak dira mito handiak, zoragarriak, eta ez dago inolako kontraesanik bien artean.

“Kristauontzat esanahi handiko jaiak dira Gabonak”, entzungo diezu askori. Nola kristauentzat? Jesus –eta Jesus bezala munduan izan diren gainerako jakintsu eta “profeta” handiak− ez da inoren ondare esklusiboa, denona baizik, unibertsala. Muga bakarra da norbere interesen (politiko eta beste era askotakoen) zerbitzuan ez erabiltzea.

Duela hiru urte-edo, musulman bat etorri zen gure etxera, Gabon bezperan, lau urteko semearekin eskean. Haurtxo hari bai pozik eman nizkiola bi musu eta diru apur bat, artean kantatzen ez zekiela errepikatu baitzidan aitak behin eta berriz.

Aurten, gainera, beste motibo bat ere badugu Gabonak pozik ospatzeko: Jaio berri da gure biloba nafarra, etxean dugu beraz Belengo Izarra. Badakit ez naizela munduan bakarra, baina sentitzen duen aitortu beharra.

Bai Horixe DV: 151224, moldatua

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s