Urtezahar, Urteberri

Zorioneko gara, gertaera askoren erdian –batzuk oso pozgarriak, besteak arrunt tristeak− San Silvestre egunera iritsi garelako. Bihar ekingo diogu urte berriari: 2016. Beti izan dugu eskari edo esperantza bera: ea izaten den aurrekoa baino apur bat hobea. Baina beti izan behar da datorrena aitortu eta asumitzeko prest eta dagokionari erantzukizunak eskatzeko gai.

Urte berriari begira jarri eta lehenengo ikusten dudana da Espanian aurki osatuko dela Gobernu “berria”. Nolanahi ere, azkeneko hauteskundeei buruz ez daukat Munilla monsinoreak daukan irudipen bera (ez naiz ausartzen Donostiako gotzainarenari iritzia esatea ere). Badakigu hauteskundeak ez direla inoiz erabat demokratikoak izaten, dakigulako indar faktikoek zeinen alde egiten duten. Dena den, abenduko hauteskundeek oso mapa koloretsua marraztu dute. Hori ez da gizartea gaixo dagoen sintoma, guztiz alderantzikoa baizik: osasuntsu dagoen seinale, hainbesteko presiopean beste xenda batzuk aurkitzen jakin duelako.

Askori entzun diet herriak aldaketa eskatu duela. Ez dakit. Dakidana da aldaketa-premia handia sumatzen dudala; aldaketa- edo errekuperazio-premia. Gauza asko dira errekuperatu beharrekoak: pertsonen duintasuna; hori ez dago uzterik Lucía Caram, aita Angel, Elikagai Bankuaren eta hainbat borondate oneko pertsonen esku; gobernuak eman behar ditu konponbide duinak.

Lanak ere duintasuna galdu du; beraz, hori ere errekuperatu beharreko bihurtu zaigu; alderdi askotatik galdu ere: lanik eza bera, sindikatuen efikazia falta, eskubideen murrizketa, kontratu negargarriak eta soldata eskasak toki askotan. Horrela ez da harritzekoa desberdintasun sozialak gero eta handiagoak izatea, azkeneko urteotan gertatu den eran.

Azken urteotan gertatu dira gauza gehiago ere: askatasun zibil askoren murrizketa (lege mordaza). Ba al dago eskubiderik honetarako: adibidez, sare sozialetan zerbait idatzi nahi, zerbaiti edo norbaiti kritika egin nahi eta, kasik, abokatua ondoan duzula jardun behar, hitzak ondo neurtuz eta metaforarik ezkutukoenak asmatuz, beldurrez airean, huskeriagatik zama galanta erants diezaguketelako. Konstituzioa asko aipatu, eta beraien komeni zaienerako bakarrik aldatu, betikoen mesedetan.

Ez naiz harritzen instituzio publikoengan konfiantza galtzea. Horixe dela beharrezkoa aldaketa, norabidearen aldaketa sakona, non herritarrek, baina benetan, hitza izango duten!

Azkenik (gehiago kabitzen ez zaidalako) gure Planeta errekuperatu behar dugu kutsaduratik eta horren ondoriozko galbidetik −irakurri, besteak beste, Frantziskoren ‘Laudato si’−.

Bai Horixe, DV: 151230

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Urtezahar, Urteberri

  1. Argia eta ederra, oinak lurrean eta burua goian, bihotza sutan eta eskua fin zure gogoeta.

    Eskabide bat, badakizu abadeok…
    Arratia aldean badaroago blog txiki bat eliz kontuekaz.
    Zure baimenik bai Laudato si! zure itzulpena kopiatzeko gurean
    eta errege opari lez, doan eskeintzeko gure Arratia aldeko irakurleei?

    Zuk esan.
    Urte barri barria daunokak ez daukonari….

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s