Lau gogoetatxo

Eguneroko gauzetan misterioa nabaritzen ez badugu, zerbaitek huts egiten du. Behin batean, Sara izeneko neska txiki bat marrazten ari zen, maistrak agindurik eta galdetzen dio: “Zer marraztenn ari zara, Sara?” Eta Sarak erantzun: “Jainkoa”. Maistrak orduan: “Nola marraztuko duzu, bada, Jainkoa, sekula inork ez du ikusi eta?”. Azkenean Sarak: “Itxaron apur bat eta laster ikusiko duzu”.

“Animalia” bilatzailea da gizakia. Baina ez dabil helbide jakin baten bila, ez dabil puntu gegografiko baten bila, ez dabil erantzun zientifiko baten bila, ez dabil doktrina baten bila. Benetako  biziaren  bila  dabil  gizakia,  nahiz  eta  bidean  milaka  oztopok  endredatu. Teoria eta erantzun sinpleekin konformatzen ez dena da gizakiaren benetako bilaketa, esperimentatu egin nahi du. Bizia ez da uste batzuk biziaren gainean izatea.

Ohartzen al naiz izaki guzti guztiak bizi diren etxe berean bizi naizela? Bat naizela Den Guztiarekin?

Errege eguneko irakurgaia hartu dut oinarri. ‘Izarra’ aipatuko dut. Metafora ederra! Izarrak mugiarazi  zituen  Jose  eta  Maria.  Guk  ere  behar  izaten  dugu  izarraren  bisita:  gertaera  jakin  bat,  barneko  kezka  bat,  kontakturen  bat,  irakurketa  bat…;  horiek  dira  gure  izarrak,  errutinatik  irtenarazi eta garena bizitzeari ekiteko.

Pilaketaren  izarra da behar ez duguna.  Egurra  ere,  behar  duzuna  baino  gehiago  pilatzen  baduzu,  azkenean  pipiak  jotzen  du.  Besteei  ere  utzi  behar  zaie  zerbait.

Asko falta zaigu oraindik beste modu batean bizitzen ikasteko. Errukiak  prentsa txarra  dauka.  ‘Solidaritatea’  omen  da  benetako  hitza. Niri asko kostatzen zait aldeak bereiztea. Dena dela, errukiak on asko egin du munduan eta egiten dihardu. Eguberri garaian gaudelarik, hauxe esango dut: Gogoan izango dugu, noski, samariarraren parabola, azkenean  honela  amaitzen dena: “Egin beste horrenbeste”. Uste dut eliza joateari baino garrantzi handiagoa ematen ziola errukiari.

Pertsona asko izaten da kanpotik zainduta bizi beharrekoa. Erlijio‐bizitzan ere hor  daukagu  zuzendari  espiritualaren  figura.  Arauak  eta  oinarri  sendoak  –besteek  emanda− behar izaten ditugu  seguru  sentitzeko. Baina, azkenean, hortik ez dator  benetako  askatasun  eta  lasaitasunik.  Geure  burua  bihurtu  behar  dugu  bake‐,  jakinduria‐ eta askatasun‐iturri. Txori batek inoiz ez dauka arbola‐adarra hausteko  beldurrik: bere segurtasuna ez dago arbola-adarrean, bere hegoetan baizik.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s