Espiritualitatea: hitz gastatua, jalgitzen ari den errealitatea

Gaur egungo jende askorentzat, oso zaharkitua dago ‘espiritualitate’ hitza. Bi motibo daude izan duen desgastea esplikatzen dutenak: batetik, ‘errealitate espiritualari’ ‘errealitate materiala’ kontra jartzen zion dualismo atzendu bezain kaltegarri hura, horrela espiritualitatea debaluatu eta deabruzko bihurturik; eta bestetik, ‘espiritualitatea’ eta ‘erlijioaren’ arteko identifikazio desegoki edo ez-zuzena; horrek ekarri zuena da, erlijioa arbuiatzean, espiritualitatea gutxiestea.

Hala eta guztiz, paradoxikoki, ikusten ari gara berriro ernetzen eta kimu berriak diharduen zerbait dela espiritualitatea, bai hedadura eta bai sakontasun aldetik. Jakina, baditu bere anbiguotasunak. Baina fruitu ematen ari da, eta ari da instituzio erlijiosoetatik kanpo, promes eta esperantza handiak berekin dituela. Ikerlari askoren ustez, gizadiaren eta planetaren etorkizuna egon daiteke hor jokoan.

Nahiko nuke, ‘espiritualitateari’ buruz gaur ekin diodan sekzio honek, klabe eta baliabide batzuk eskaintzea:

  • uler ditzagula gaur dugun egoeraren (erlijioso eta espiritualaren) zergatia eta horrek gure bizian dituen ondorioak;
  • konprenitu eta bizi dezagula ‘espiritualitate’ gisa ulertzen duguna;
  • ‘adimen espiritual’ hitzarekin ohitu, hori indartzea eta zaintzea zeinen inportantea den ohartarazirik; inportantea, noski, baita haur eta gazteen heziketa-prozesuan ere.

Nire barne honetan badut esperantza, hau da, eremu horretan egiten dugun lanak argitasun eta sakontasunean asko lagunduko digun esperantza. Begirada argiagoa eta bihotz irekiagoa, ezbairik gabe, bizi espiritualaren seinale nabarmenak dira; hain zuzen, hertsidura fanatiko eta egozentrazio antzuaren kontrakoak.

Dalai Lamaren hitz batzuekin amaituko dut lehenengo saio hau; hitz horiek ederki kokatzen gaituzte errealitate espiritualaren benetako horizonte zabal eta egiazkoaren aurrean: «Burua transformatu; hori da espiritualitatearen nire kontzeptua. Baina, jakina, transformatzeko modurik onena da modu altruistan pentsatzen ohitzea. Horregatik etika da guztientzako espiritualitate laikoaren oinarria, erlijio jakin bateko sinestunengana mugatu gabe».

Zeren, hasteko eta behin, espiritualitateak ez dauka, zuzenean, zerikusirik erlijioarekin, biziarekin baizik. Horregatik, ez da mintzo sinesteez, gauza ziurrez baizik; ez du hitz egiten fedeaz, konprentsioaz baizik. Oraindik zehatzago esanda, eta zinezkotasun-zentzurik sakonenean, espiritualitatea eta jakituria sinonimoak dira; azken finean, bizi ase eta betea adierazi nahi du. ‘Dimentsio espirituala’ ez da gizakiok daukagun zerbait, baizik eta gure egiarik sakonenean garena.

Jatorrizkoa: Enrique M. Lozano
rufino iraolaren itzulpen librea
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Espiritualitatea: hitz gastatua, jalgitzen ari den errealitatea

  1. Oso ona, Rufino. Biribila, edo Txindoki ingurukoen arabera, borobila, bi 0o horiek, Ia baino boroiagoak baitira. Kontutxoak aparte, hurrengoaren zain sentiarazi nauk…

    • kafarnaum dijo:

      Esker mila. Saituko nauzk hurrengoa ere borobiltzen.

      Beste kontu bat: gaur, Ordiziako Eroski joan eta Gomistegi baserrian egindako “Arantzazu” gazta. Ederra zagok! Eman zorionak eta goraintziak Nikolasi. Eta, portzierto, atera al da Nikolasen liburua? Urtenerri on. Segi ondo. Rufino.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s