Lau gogoetatxo

Elkarrzketa:
–Ederki bizi gara, e!
–Bai, baina egun batean hil egin behar!
–Egun batean bai; ez, ordea, beste egun guztietan.
(Eml)

Nor naiz? Bakar-bakarrik jakingo dut nor naizen, izaten naizenean, hau da, burua isildu, neuri buruzko iritziak eta usteak baztertu eta izatearen konszientzia hutsa naizela jabetutakoan.

Ez dakit arrakastaren klabea zein den, baina badakit, seguru, mundu osoa gustura utzi nahia dela porrotaren klabea (Woody Allen).

Eduki baten esanahia edo mezua ondo ulertzeko, agian, beharrezkoa da ‘autoritatea’ eta ‘boterea’ bereiztea. Autoritatea jakinduriarekin uztartuta dago; boterea, inposizioarekin. Autoritatez irakasten duenak erraz seduzituko zaitu; berea besterik ikusi ez eta hura inposatu nahi duenak, boterea daukalako, ez zaitu erakarriko.

Pertsona batek salutatzen ez bazaitu, mespretxu egiten badizu, ez iezaiozu gaizki hartu; erruki zakizkio, saia zaitez zer gaixotasun duen jakiten eta, ahal baduzu, lagun iezaiozu.

Guraso askok garaia baino esan behar izan diete seme-alabei Errege Magoak ez direla existitzen, ez zeukaten-eta zer opariturik (“plagioa”).

Oraina edo presentea zenbat denbora den kalkulatzen jardun dut; ez dut atera konklusiorik: berdin izan liteke mikrosegundo bat, eta berdin izan liteke unibertsoaren adin osoa (milioika urte).

Jesusen barkamena –lege maisuen eskandalurako− dohainekoa eta baldintzarik gabea da; ez du eskatzen bekatuak aitortzeko, penitentzia betetzeko eta horrelakorik. Horrek ez nau harritzen. Harritzen nauena da, hori jakinik, Elizak konfesioa asmatu izana.

“Ez naiz etorri zerbitza nazaten, zerbitzatzera baizik”.

16-0110/0116

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s