Gehiago, hitz gastatuei buruz

 

Sarritan ohartzen gara, gure bizipenak espresatzeko garaian, hitzak pobreegiak direla. Edo oso anbiguoak direla. Badirudi saihestezina dela horrela gertatzea: hitzak nahiz kontzeptuak ez-gai dira errealitate errealaren aberastasun zabal osoa adierazteko.

Motiboa oso sinplea da: zerbait pentsatu eta izendatzean, derrigorrez objetibatu egiten dugu; buruak eta hitzak eredu dualaren bidez funtzionatzen dutenez, aipatzen dugun guztia, derrigorrez, “objektu” separatu bihurturik geratzen da. Horrela mugaturiko objektu hori, gainera, perspektiba konkretu batetik ikusten dugu, beste perspektiba guztiak bazterturik. Konklusioa garbi dago: errealitate errealarekiko hurbilketa mentala, beti, objektibatzailea, bereizlea eta partziala (erlatiboa) izango da.

Nahiz eta hitz guztiek duten izaera pobre eta anbiguo hori, ematen du horietako batzuk bereziki maltratatuak izan direla, erabiltzen gehiegizko eta desegokiaren bitartez. Hori gertatzen denean, esanahirik gabe geratzen dira –adibidez, diogu, ‘maitasuna’ diogunean?− edo egonezina sortzen dute automatikoki edo errefusa, bestela.

Hor sartzen da ‘espiritualitate’ hitza. Eta badirudi hori bera gertatu zaigula ‘Jainkoa’ hitzaekin, Martin Buber-ek dioen eran: «Jainkoa… Ez dago hitzik hori bezain lohitu eta zanpaturik… Belaunaldiek eta belaunaldiek urratu dute hitz hori beren partidismo erlijiosoak direla kausa; hitz horregatik hil dute eta hil dira; hori egin dutenen guztien aztarna digital eta odola daramatza».

 Ez da harritzekoa, beraz, ‘Jainko’ hitzak deserosotasuna eta egonezina edo errefusa sortzea. Zeren jende askorentzat esan nahi du: engainua, manipulazioa, gezurra edo zapalketa: izan ere, hitz horren erruz, jende askok nozitu du hori guztia.

Nahasketa horrek aurrean, ezinbestekoa da zerbait elementala aitortzetik hastea: ‘Jainko’ hitza ez da Jainkoa. Ez gara Jainkoarengana gehiago hurbiltzen, hitz hori erabiltzen dugulako. Agian, erabiltzeari utzi egin beharko genioke, bere benetako edukia errekuperatu ahal izateko.

Misterioaren aurrean, egokiena Isiltasuna berreskuratzea da; eta horrekin batera hau dena: Harridura, Miresmena, Adorazioa, Eskerrona, Hunkidura, Denarekin bat egitea, Maitasuna…, Misterioak kutsa gaitzan, Misterioak osatzen gaituela sentitzeko –Den guztiaren Berberatasuna da Misterioa− eta bizi izan dezagula sentitzen dugun Zabaltasuna handia.

Jatorria: Enrique M. Lozano
Itzulpen librea: Rufino Iraola
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s