Lau gogoetatxo

 

Metaforarik, parabolarik eta hizkera sinbolikorik ez balitz, ez litzateke ezer erreala izango. Lerro artean irakurtzen ez bada, ez da ezer ulertzen.

Ardagai zaharrak ez du balio su berria pizteko. Oraindik jende asko da jantzi zaharra eranztea kostatzen zaiona. Zerbait baliosa galtzeko beldurrez dabil zenbait ardagai zaharra sutu nahian, edo jantzi zaharra erantzi nahi ezta. Fundamentalismoa ez da beldurra eta segurtasun-irrika baino. Oso gazterik zahartzen da nobedadetik eta freskotasunetik ihesi dabilena.

Araurik ez izatea bezain txarra da arau gehiegi izatea. Ez dut ezagutu “pertsonarik” araupean ondo hezi denik.  Hain zuzen, erlijiorik onena da pertsona izaten uzten duena.

Galdera maltzurrak egiten dituenari erantzun jatorrak eman. Gezurra esaten duenari arrazoi eman. Orduan konturatzen dira zure ironiaz, eta horrek abilena ere hanka-motz uzten du.

Euskarazko bost, hamaika, milaka… zenbaki sinbolikoak dira paraboletako, bost, zazpi, hamabi, berrogei… bezalaxe. Iruzurra da hori horrela ez esplikatzea. Hortik ere galdera handiak izan ditu erlijioak.

Jesusek “Aitari” Abba esaten badio, Sabino Aranak asmatu duen hitzik zuzenena, agian, ‘aberri’ da.

Orain asko esaten da “diferentearekiko errespetua”. Baina errespetua zer den argitu beharko litzateke: susmoa dut batzuek indiferentziari ere horixe esaten diotela.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s