Beren burua zintzotzat jo

«Ez naiz etorri zintzo eta zuzenei dei egitera, bekatariei dei egitera baizik» (Mk 2,13-17)

Jesusi leporatzen dioten gauzarik larrienetakoa da bekatariekin esertzen dela mahaian. Gizarte hartan zeharo garbi dago “puruen” eta “ez-puruen” arteko muga. Horrela jokatzean, Jesus “ez-puruen” artean kokatu da. Jende erlijiosoarentzat, bere mezua deskalifikatzen ari da.

Publikanoak, erlijiosoki, ez-puruak dira; sozialki, mespretxatuak; politikoki, Erromaren esaneko. Bada, Jesusek horietakoxe bat (Lebi) hautatzen du bere taldean sar dadin. Lege-maisuak “eskandalizatu” egin dira, protestan ekin diote. «Ez naiz etorri zerbitza nazaten, zerbitzatzera baizik» (Mk 10,45), esaten die Jesusek. Garbi ikusten da Jesusen jarrera ahulenaren aldekoa dela. Bistan da badakiela hizketan.

Beren burua zintzotzat daukatenak dira “zintzoak”, eta uste dute zintzoak direla legea betetzen dutelako (legea betetze hutsak ez du, ordea, inor zintzo eta zuzen egiten). Eta aurkitu duten jainkorekin ez dago inora joaterik. Legeari eta arauari hertsiki lotzeak Jainkoarenganako bidea itxi die, eta besteen epaile ez-tolerante huts bihurtu dira.

Ba al dago bere burua zintzotzat jotzea baino harrokeria handiagorik? Gaur egun ere ez al dira intolerantzia-zantzuak nabarmenegiak?

(cf: Eml, Otro modo de leer el Evangelio, -160116-)
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s