Zer da espiritualitatea?

“Gastaturiko” hitz baten aurrean aurkitzen garenean, badirudi derrigorrezkoa dela baliokideren baten bila jotzea, hitz horrek transmititu nahi duenera aiseago hurbil gaitezen.

‘Espiritualitate’ hitzari dagokionez, erraz berreskuratuko dugu bere eduki originala, lau hitz hauetako bat erabiltzen badugu: barnetasuna, sakontasuna, transpertsonalitatea eta ez-dualtasuna.

Banalitatearen (ahulkeriaren) aurkakoa da barnetasuna. Gure “begientzat”, printzipioz, ezkutuan dagoen leku horretara zuzentzen du begirada, baina, hain zuzen, leku horrexetatik sortzen da bizia. Zeren, Francisco Luis Bernárdez poeta argentinarrak aldarrikatzen duen eran, «lurpeko sustraiei esker dago arbola loretan».

Arinkeriaren kontrakoa da sakontasuna. Sustraipea esan nahi du; literatura espiritualean, ‘altuerarekin’ bat datorrena. Leku bakar horretara orientatzen gaitu, gauzen gainazalean eusten digun konpultsiotik, eta bere jatorrian dagoen hustasunetik,  liberatuta. 

Egozentrazioaren kontrakoa da transpertsonalitatea. Egoaren ezaugarria baldin bada nahikunde eta beldurraren mende bizitzea –eta ez da besterik–, defentsa eta erasoa alternatuz, praktika espirituala da, apurka-apurka, egoaz desjabetzea. Baina hori ez da lortzen boluntarismoren bati esker, baizik eta konprentsio-bidean gero eta aurrerago joz. Praktika espirituala bada hau ere: auto-ezagutzaren prozesu sakona. Hain sakona non, Bo Lozoff-ek esan duen eran, «bide espiritualetik ez den bizirik ateratzen inolako eta inongo egorik…, Jainkoari esker». Testu osoa hurrengo hau da: «Benetako garapen espirituala ez da lan erraza, ezta lan segur eta erosoa ere. Bide horretatik ez da bizirik ateratzen inolako (inongo) egorik, Jainkoari esker».

Banaketaren aurkakoa da ez-dualtasuna. Burua, nahitaez, duala da, ez baitezake ezer egin subjektu/objektuaren, hautemaile/hautemaren, arteko banaketarik gabe. Buruaren irakurketa hori, ordea, hau da, egoari gainerako guztitik/guztiengandik separaturik dagoela sinetsarazten diona, engainua da, eta itzela! Errealitatea zeharo uztarturik, konektaturik, dago, den oro Izate Bakar Batean lotzen duela; esan dezagun diferentziak integratzen dituen Besarkada ez-dualean.

Labur esanda, espiritualitateak errealitate Errealaren dimentsio sakona izendatzen du, hots, ikusten denaren ikusten ez den zatia adierazten dihardu (errealitateak bi zati ditu: manifestatzen dena eta gordean dagoena). Aldeona bakarrik da ikusten duguna; ikusten ez duguna –baina ikustarazten diguna– alderantzia da. Nolanahi ere, dena bat da (gara): Bakarra-diferentzia-guztien-erdian. Eta, bere zentzurik sakonenean, gauza bera dira espiritualitatea eta gizatasun betea edo bizi asebetea.

Jatorrizkoa: Enrique Martínez Lozano
Itzulpena: Rufino Iraola Garmendia
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s