Lau gogoetatxo

 

Nago, nahiz eta gure buruak denboraren linealtasunean sinetsarazi, Oraina baino ez dela existitzen, eta Orainean gertatzen dela gertatzen  den guztia.

Irudipena (ustea) egoarekin identifikatzea da fanatismoaren eta proselitismoaren iturria.

Zeinen prentsa txarra daukan gorrotoak, baina denok ere ez ote diogu uzten zirrikitu txikiren gorroto motaren bati? Hau egingo bagenu: “Gorrotoa bakarrik gorrotatzen zuen” (Imanol Lazkanok amaren heriotzan).

Diferenteen arteko batasuna da, bakoitzak bereari uko egin gabe, benetako aurrerabidea.

Lur mota guztietan, hazi klase guztiak erein dira. Harritzekoa al da gatazka? Harritzekoa da konponbiderik aurkitu nahi eza.

Argiak ez dezake argi egin baino; era berean, bakean bizi den pertsonak, onberak, bakea kutsatuko du inguruan. Ez dauka, bereziki, ezer egin beharrik, bizi besterik.

Burua ez da gelditzen mugak ezarri eta gauzak izendatu. Eta hala gaizki: engainu hutsa da. Ezer ez dago beste ezerengandik banandua. Errealitatea bakarra da, sare batean ehundurik bezala dago dena.

Kezkati gabiltza, bihar zer gertatuko ote den. Horrela, gaurko eguna ere galdu egiten dugu. Markosen parabola datorkik gogora: dizipuluak han zebiltzan larri itsasoan, olatu eta haizearekin ikaratuta. Jesus lo, lasai! Gauzak datozen bezala onartzeak asko lasaitzen du, eta hobeto egiten zaie aurre.

Lasaitasunaren paradigmarik izan bada, Sokrates da hori. Harrigarria bezain miresgarria da heriotzaren aurrean erakusten duen patxada, eta onarpena.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s