Gure proiekzioak

Facebook-en irakurri dudan komentario batek bultzatu nau gaurko artikulu hau idaztera. Ana Prado da protagonista, Katalunian ikasten hasi den ikasle galiziarra, a Coruñakoa.

Ondo hitz egiten du Katalunian izan duen harrerari buruz, aurreiritziz beterik eraman duen “motxila” hustu ondoren. Bere ustez, arrazoi sendoak ditu horretarako: «Gauzak ez dira niri esan didaten eran; kanpotik iritsarazten dizkiguten kontuak oso ezberdinak dira errealitatearekiko. Kataluniarrak ez dira itxiak eta erradikalak. Auzoan, beste bat gehiago naiz; unibertsitatean segituan jaso ditut ikaskideen mezuak laguntza eskainiz. Katalanez ba al dakidan galdetzen didate, eta ez dute problemarik gaztelaniaz mintzatzeko, nahiz eta gero eta eragozpen gutxiago dudan ulertzeko, eta nik oso begi onez ikusten dut beren hizkuntzarekiko hemen daukaten estimua».

Poztekoa da norbait munduko beste edozein lekutara joan eta han ondo hartu dutela jakitea. Horregatik, positiboa da Galiziatik Kataluniara joandako neska ikaslearen testigantza. Nahiz eta ez den faltako gaztelaniazko esaerak dioena gogoratuko digunik: “Cada cual cuenta la feria según le va”.

Adibide ona da gure proiekzio mentalek errealitatea beste modu batean ikustarazten digutela ohartzeko. Ez dute adierazten besteek gurekin izan lezaketen portaera, baizik eta, batez ere, guk besteekin izango genukeena. Psikologoek diotenez –ez da nik asmatua–, beste batengan ikusten dugun zerbaitek geure onetik aterata ipintzen bagaitu, geuk barruan dugun problema proiektatzen baino ez gara ari. Inoren intolerantziak sutan ipintzen banau, hori gertatzen zait, jakinaren gainean ala oharkabean, neu intolerantea naizelako; bestela, asko erlatibizatu eta patxada handiagoz hartuko nuke. Gaztelaniazko beste esaera batekin amaituko dut paragrafoa: “Cree el fraile que todos son de su aire”.

Adibide sinple bat jartzearren, Madrilgo Senatuan gaztelania ez den beste edozein hizkuntza onartu nahi ez duenak erraz sinetsiko du Katalunian gaztelania baztertua dagoela. Edo argudia lezake hizkuntzarik ahulenaren alde egiten den diskriminazio positiboa, inposizioa dela; agian, ohartu gabe jarrera horrek ekar lezakeela hizkuntza ahulen hori oraindik ere gehiago ahultzea. Askotan, legea aipatzen da horretarako, esanez: gaztelania derrigorrezkoa da; besteak ‘optatiboak’.

Borondate ona dagonean, hizkuntzak ez dira inon problema: ez hemen eta munduaren beste puntan, aberasgarriak baizik. Eta beti izango da hobea bi jakitea bat jakitea baino.

Bai Horixe, DV: 160128
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s