Lau gogoetatxo

Sarri askotan, eskolan azkarra dena ezjakina da bizitzako gai askotan, batez ere besteekiko erlazioetan. Ezjakintasuna ausarta dela esan ohi dute. Nik esango nuke kate motza dela. Lehenik, bere burua eta gero besteak lotu nahi dituena.

Kontzientzia bihurri eta oker asko dagoela esango nuke; adibidez, enbrioi bat xede terapeutikoz erabiltzeak kontzientzia astintzen die, eta horrenbeste korrupzio (lapurreta) ikusita mugitu ere ez.

Zenbaitek gogoeta teologikoak kronika historikoak balira bezala aurkezten ditu. Begi-bistakoak dira ondorioak. Adibidez, berrionaren mezuak bere aberastasun osoa galdetzen du.

Egoak gaizki eramaten du besteren arrakasta. Ez dauka besteekin konparatu gabeko onik, bere izate eta balioa horren baitan balego bezala; bera izan ordez.

Bota oiloei garia, baina zakurrik ez xaxatu, jatera joan daitezen. Proselitismo hutsez egiten den ekintza oro arbuiagarria da.

Sektarismo krudela da nor, bere borondatearen kontra, nonbait egonaraztea Compostelako hiru mojak bezala; baina gauza bera da psikologikoki atrapaturik edukitzea, nahiz eta, begiratu batera, munduko libreena iruditu.

Atsedena eta gogoeta ezinbestekoak dira, aktibismo histerikoan ez erortzeko.

Inoren intolerantziak sutan ipintzen banau, hori gertatzen zait, jakinaren gainean ala oharkabean, neu intolerantea naizelako; bestela, asko erlatibizatu eta patxada handiagoz hartuko nuke.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s