Nor naiz? Buruaren mugak

Nor naiz? Zinez, horixe da lehenengo galdera. Galdera horri ematen diogun erantzun egokiak libratuko gaitu ezjakintasunetik, nahasmen eta sufrimendutik. Libre egiten gaitu.

Bizitzako gure xedea ez daiteke izan garena bizitzea baino. Eta ez da “erdietsi”, “eskuratu” edo “lortu” behar dugun zerbait…, baizik eta, soil-soilik, aitortu (errekonozitu). Ohartzea eta nor garen konprenitzea besterik ez da. Eta konprenitzen dugunean, asebetea jalgitzen da, jakinduria eta bozkarioa jaiotzen dira.

Beste modu batean esanda: gure sufrimenduaren kausa ez da gure identitate sakonaz ez ohartzea edo inkonszientzia baino. Beraz, sufrimendutik libratuko gara konprentsioaren eskutik.

Nola konprenitu? Hau da, zein lekutatik erantzun egoki hasierako galdera hari? Buruak eman dezake erantzuna, arrazoitzeko gai den aldetik edota izan daiteke oraingoz honela deituko dioguna: buruaren partaidetzarik gabeko esperientzia. Aldeak, segun eta leku batetik ala bestetik erantzun, erabakigarriak izango dira.

Burutik datorren edozein erantzun, nahitaez, murriztailea izango da, bi motiborengatik: burua gure identitatearen parte bat bakarrik delako, eta aipatzen duen hartara mugatuz bakarrik opera dezakeelako, hots, objektibatuz.

Burua ez gai ni nor naizen esateko; ‘niaren ideia bat’ baino ez dit eskainiko, kontzeptu hutsa; eta, inongo zalantzarik gabe, objektibatu egingo nau. Buruarentzat, ez naiz ni indibidual eta separatua baizik (objektu bat). Hain zuzen ere horrexegatik, bere izaera murriztailea kausa, buruak ematen dituen erantzunek ez gaituzte aterako ezjakintasunetik, ez gaituzte libratuko sufrimendutik.

Erreminta miresgarria da burua…, baldin eta bere tokian errenditzen bada. Joan Borysenko andere doktoreak idazten duen eran, “burua morroi paregabea da, baina, nagusi moduan, beldurgarria”.

Muga garbiak dauzka, eta apalki onartu behar du hori: objektuen munduan bakarrik egin dezake lan –pentsatzea objektibatzea da− eta tiraniko bilakatzen da edozein eratako protagonismoa bere gain hartzen duenean.

Beste hitz batzuekin: buruak ez dezake atzeman objektua ez den ezer. Baina existitzen da arrazoimenaren aurretiko ezagutza-modu bat; horretaz hurrengo saioan hitz egingo dugu.

Enrique Martínez Lozano
rufinoiraolagarmendia itzulpena

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s