Eszeptikoentzat botika

Zepoa. Sagu-zepoa. Sagu-zepoa ipinita neukan ‘agirian’, patioan: hemen patioari ‘agiri’ esaten diote. Agian, akademikoren batek begiratu beharko luke adiera hori hiztegian sar daitekeen ala anakroniko samarra ez ote den. Esaten ari nintzen sagu-zepoa neukala ipinia (patioko) kalefakzioaren etxolan, berotara erraz eta erruz arrimatzen baitira saguak. Baina marka gertatu zait: zepo bat arrastorik gabe ezkutatu. Bila saiatu ondoren, segituan hasi naiz hipotesiak egiten: sagua baino animalia handiagoren bat etorri eta, deskuidatuta, hanka sartu du zepoan, eta zepo eta guzti ihes egin. Metro pare bateko alturak ondo pasatzen dituen animalia izan behar du. Hori eta beste kontsiderazio batzuk direla medio, katua dela deliberatu dut.

Nola egiaztatu nire hipotesia? Katu bat herrenka ikusten badut, suposatzen baitut, nahiz eta lehen itsumustuan zepo eta guzti alde egin, katua gai dela denborarekin zepotik libratzeko. Skinner-en katuak ere hasieran ez zekien atea nola ireki, baina jardunaren poderioz ikasi egin zuen.

Baina katua herrenka ikustea bakarrik ez da aski: harrapatu egin beharko dut eta aztertu nire zepoak egin ote ziezaiokeen halako zauririk. Horrez gain, zepoa ere aurkitu beharra dago. Aurkitzen dudanean, zepoaren eta zauriaren forma ikertu beharko ditut, eta, bat badatoz, esan dezaket nire hipotesia zuzena dela. Gertaerak nola izan diren jakitera iritsi naiz, nahiz eta katua inon ez dudan ikusi zepoa arrastaka duela.

Lagun batek beste hipotesi bat proposatu dit. Zepoak sagua harrapatu du, gero katua etorri da, eta zepo eta guzti eraman du sagua. Oraingoan ere zepoa aurkitu beharko dut, eta aurre-suposizio bat egiten dut: zepoa aurkitzen dudanean, saguaren burua aurkituko dut, zeren zepoak, orain arte behintzat, beti aurrealdetik harrapatu ditu saguak. Zepoa ixtean, saguaren burua kaxa batean itxita bezala geratzen da, eta katuak ez dezake, inolaz ere, jan. Zepoa sagu-buru eta guzti aurkitzen badut, nire hipotesia zuzena da.

Ordu batzuk pasatu dira hipotesi hori idatzi ditudanetik, eta gezurtatu beharrean aurkitu naiz. Egin dudan planteamendua zuzena da, baina errealitateak ez du konfirmatu, besterik esan du.

Gertatu dena da zepoak atzealdetik harrapatu duela sagua, hanka bat libre duela, gainera. Zegoen tokitik metro batera aurkitu dut zepoa saguarekin. Nik ez dut ikusi sagua arrastaka zepoarekin, baina garbi dago hori gertatu dela.

Errealitatea ia inoiz ez dago zuzenean eta bere baitan ikusterik: efektu, aztarna arrazional eta uzten dituzten seinaleetatik atera behar izaten dira konklusioak, hipotesi askok huts egin ondoren.

Werner Heisenberg zientifiko ospetsuarenak dira hurrengo hitzak: «Positibisten soluzioa oso sinplea da: mundua bitan banatu eta, batean, munduari buruz garbi eta argi esan dezakeguna ipini, eta gainerako guztia, bestean. Eta azkeneko horri buruz ezer ez esatea hobe. Izan al daiteke, ordea, filosofia hori baino merke eta ahulagorik, ikusirik munduari buruz garbi esan dezakeguna hutsaren hurrengoa dela?».

Horrela da zientzian. Horrela da beste gai batzuetan ere: mendiak, itsasoak, landareak, animaliak, izarrak… ikusten baditut, nire hipotesia da guzti horren hondo-hondoan egon behar duela Indarren bat horri guztiari eragiten diona. Nik ‘Indar’ hitza erabili dut, baina izenarena da gutxienekoa. Beste edozein erabil daiteke: Misterioa, Bizia, Konszientzia, Jainkoa… Eta Indar horren azken hondoa eta gurea bat eta bera da.

Azken hori bezalako gauzak idazten ditudalako, batzuek esaten didate erlijio gehiegi darabildala. Eta hori esaten duenak, sentitzen dut, baina ez dit ezer ulertzen. Beste maila edo toki batean nago eta nabil: esan dezagun erlijioaz gaindi edo estadio trans-erlijiosoan, beste inori eta ezeri deus kendu gabe.

Bai Horixe, DV: 160211, moldatua

Esta entrada fue publicada en General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s