Abaltzisketa bizirik

Lehen, “domingeroak” bakarrik joaten ziren Abaltzisketa, Orendain, Gaintza edo Baliarraina, “Tolosako” babarrunak eta baserriko oilaskoa jatera. Ni astegun gorrian edo buruzurian, nahi duzun bezala, joan naiz Abaltzisketara behin baino gehiagotan, eta irudi bertsua topatu dut beti: herri ertza txukun eta dotore. Larraitza sarri joaten bazarete, merezi du Abaltzisketatik buelta bat ematea; ahal izanez gero, bidegorrian barrena. Hain da atsegina, dena ordeka, eta bista izugarriak burua jiratu eta begiak edozein lekutara begira ipintzen dituzula ere.

Lehenik, herriko plaza garbia autoz beterik ikusiko duzu. Horren arrazoia da berrogei bat langile ari direla “ganbara” batean, ordenadore banakarekin, gestio digitaleko lanetan (telekomunikazioan). Izena ere esango nizueke, gogoratuko banintz. Murua eta Gorostidi sozio eta arduradun, Abaltzisketako semeak biak, kementsu eta ekimentsu. A bai, izena gogoratu zait: Logikaline. Langileen autoak esan dut, baina bezeroenak ere izango dira. Han izan naizen azkeneko egun hauetako batean, hantxe ikusi Gipuzkoako Uren Kontsorzioko furgoneta bat.

Garbitasuna distiratsu dago eliza zaharraren ondoan; pilotalekua sakon edo zoko samarrean, kasik espaziorik okupatzen ez duela; gainaldean, parkea eta umeen jolastokia. Udaletxea aurrez aurre jolastokiarekiko, eraikin zaharra bikain kontserbatua, kasik momentu historiko izateko ezaugarriekin. Alkatea: Jon Zubizarreta. Han dago garai bateko apaiz-etxea ere, nik telebista lehenengo aldiz ikusi nuen tokia.

Gure gazte denborako bi tabernetako bat itxia dago, baina Abaltzisketan badago taberna berri bat, haren ordezkoa, ostatua (Larraizkoez aparte), eraikin berri batean. Ostatuko arduradunen beste eginkizun bat, aldamenean dagoen eskolako haurrei bazkaria ematea da. Hogeita hamar umetik gora dabiltza eskolan. Ez da marka txarra, jakinik herrian guztira 320 lagun bizi direla. Umerik gabeko herria  herri hila da. Beraz, Abaltzisketa bizirik dago.

Eta ezin utzi aipatu gabe Zalbide sagardotegia, Amezketa bidean, garmendiatarren kargu.

Lehengo baserriak han daude, eta etxe berriak ere bai inguruetan, baina aipagarriena da kalean egin den etxe mordoxka, etxe baxuak eta ondo eratuak.

Azkenik, mirariaz mintzatuko naiz: ile-apaindegia martxan dago, ordua hartu eta nahi duena joan. Aurki, berriz, denda irekiko da. Borondatea eta lanerako gogoa dagoenean, gauzak egin egiten dira, instituzio publikoek txikitasunaren kontzientzia badute.

Bai Horixe, DV: 160218
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Abaltzisketa bizirik

  1. Hiretzat, Rufino, ta niretzat, auzoa diagu Abaltzisketa (Ion alkatea asserretzen ez bada), eta beti ezagutu diagu garbi ta poliki zaindua, ezta? Sagardotegia bai, biok ere estimatko diagu, baina hileapaindegian ez zeukeagu asko mejoratzekorik, ezta? Ez hire buruak eta ez nireak, argi gehiago ezin emango diagu… txapela egoki bat jantzita ez bada…!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s