«Maitatu zuen etsaiak»

Bosgarren antitesia. Aurrekoak bezalaxe, kontraste puruan emana dago. Torak, ordea, ez zuen agintzen arerioa gorrotatu edo gaitzestekorik. Are gehiago, Toran badira testuak laguntzera gonbidatzen dutenak (Ex 23,4-5; Prov 25,21-22). Agian, semitismo bat da. Honela ulertu beharko litzateke: «Ez zaude arerioa maitatzera behartua».

Nolanahi ere, esanahia erraz hartzen da: Jainkoaren antzekoak izateko eskatzen ari da. Alde horretatik, judutar batentzat, aitarenganako maitasunak obeditzea eta imitatzea inplikatzen zuen.

Maitasun dohainekoaz mintzatzen zaigu Jesus. Ez du bereizketarik egiten, Haren maitasunak onak eta gaiztoak, denak besarkatzen ditu, zuzenak eta bide okerretik dabiltzanak.

Ez du itxurarik eta sinesgarritasunik honek: «Maitatzen nautenak bakarrik maitatuko ditut nik». Egoismoaren esparruan murgiltzea da buru-belarri. Maitasunak ez dauka zerikusirik kalkuluekin, interesekin, ezta borondatearekin ere. Konprenitzetik sortzen da maitasuna, eta ez-separazioaren ziurtasun moduan bizi da. Nire esku ezkerrak eskuina maite du ziurtasun batean oinarrituta: bere gorputz propioa da. Hurkoa gure identitatearen parte moduan ikusten dugunean −beste NI bat bezala ikusten dugunean− biziko dugu dohaintasuna.

Hori da perfekzioa. Mateo oso urrutira doa. Nola izan daiteke inor Jainkoa bezain perfektua? Lukasek, adibidez, ‘perfekzioaren’ ordez ‘errukia’ (miserikordia) itzultzen du: «Izan errukitsuak zuen Aita den bezalaxe» (Lk 6,36).

Egia esateko, termino ez-bateragarriak dira ‘gizatia’ eta ‘perfektua’. Den guztiarekin onarpena da perfekzioa. Ez gaude perfektuak izatera behartuak, konpletuak izatera baizik: dena besarkatu. Geure burua osotasun moduan ikusten dugunean, orduan manifestatzen da asebetea.

(Mt 5,43-48), 160220
Originala: Enrique Martínez Lozano
Itzulpena: Rufino Iraola Garmendia
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa, General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s