Adimenaren balioa

Eboluzioaren lorpenik handienetako bat da adimena. Adimenari esker egiten ditugu gauzak jakinaren gainean. Garapen zientifiko eta tekniko ikaragarria izan da. Hala eta guztiz, ordea, ez da gai sufrimendutik libra gaitzan. Zerbaitek huts egiten du.

Adimena erreminta bat da. Zein da problema? Absolutu bihurtu dugula erreminta bat besterik ez dena, ezagutza-organo bat besterik ez dena. Azken finean, guztiz baliosa bada ere, ‘objektu’ bat baizik ez da, garen guztiarekin batera. Nire besoak eta hankak ere elementu inportanteak dira, baina ez naiz horiek, horiek bakarrik. Ez naiz burua edo adimena bakarrik. 

Absolutu bihurtzean, identitatearen ‘ideiarekin’ nahasten dugu identitatea bera, eta kontzeptu batera murrizturik geratzen gara (NIra); eta hortik aurrera (“inork zalantzan ipin ez dezakeena”), gure buruak esaten diguna gara.

Kontzientzi ezaren ametsa, nahasketaren ametsa, sufrimenduaren ametsa… Baina amets egiten duenak errealtzat hartzen du ametsa; esnatutakoan baino ez da  ohartzen gertaturikoaren izaera onirikoaz.

Esnatzen laguntzeko, agian, hasi beharko litzateke lehen konstatazio honetatik: adimena ez da kontzientziaren sinonimoa; adimena edo burua ‘daukagun zerbait’ da; kontzientzia, aldiz, ‘garena’ da.

Jakituria-tradizioentzat edo tradizio espiritualentzat, hain zuzen, esnatzea da  kontzientzia pentsamenduetatik bereizteko gaitasuna. Eduki mental guztiak objektuak dira ‘garen’ kontzientziaren barnean. Legea formula daiteke honela: zu ez zara beha dezakezun ezer, baizik eta behatzen duen Hori. Ez zara pentsatzen duen egoa, baizik eta hautematen duen Testigua. Ez zara zure pentsamenduak, oroipenak, proiektuak, sentsazioak, sentimenduak, emozioak…, baizik eta hori guztia agertu eta desagertzen den Kontzientzia, olatuak ozeanoan jaio eta ezkutatzen diren bezalaxe.

Esperientzia horrekin gauza bat frogatzen dugu: egoa ez da pertzepzio-errore bat baino; haren gainean pentsatzen ari naizenean bakarrik existitzen da, eta egora murrizten naizenean bakarrik sufritzen dut. Amets antzeko batean murgildurik bizi gara, ez garena garela uste dugula, benetan nor garen ahaztuta. Alienazio horrek irauten duen bitartean, zatituak sentituko gara, gu geuretzat ere arraro. Eta gure erlazioak ez dira EGOen borroka-saioak baizik, ernegatuta amaitzeko modu ederra!

 Buruaren isiltasunaren ostean, esnatzen garenean, dena aldaturik ikusiko dugu.

Originala: Enrique Martínez Lozano
Itzuli/moldatu: Rufino Iraola Garmendia
 
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s