Zavalaren Auspoa

Auspoak atera berri du ‘Zauria hauspo? izeneko liburu interesgarria, Antonio Zavalaren ibilbideari buruz, Pello Esnalen eskutik. Ez da erraza zerbait ganorazkoa eskribitzea, Ibargutxik Esnali egindako elkarrizketaren ondoren. Bidea berdintzeko, elkarrizketako azken erantzuna txertatuko dut hemen, liburua ulertzeko klabeetako bat hortxe baitago:

«Askotan aipatzen zuen Basarrik: eskerrak bertsolaritza atera genuen taberna-zulotik antzokira. Baina zer gertatu zen? Bizi-mundutik atera zutela eta pixkana-pixkana espektakulu bihurtu. Eta orain lanak bertsolaritzak espektakulu-mundutik bizi-mundura etortzen. Hortxe du erronka nagusia».

Hirurehundik gora dira Zavalak Auspoan publikatu dituen liburuak. Inork  monumenturik merezi badu herri honetan, Antonio Zavala da horietako bat!: ondo irabaziak  dauzka Esnalen goraipamenak.

Derrigorrez daukat saltoka bili beharra, artikulu kaskar batean  atal bakar batzuen –hainbeste baitira interesgarriak– aipamen soila egiteko ere. «Zergatik sartu ote nintzen ni abentura honetan?» galdetzen dio behin Antoniok bere buruari. Seguruenik, galdera horretan dago Zavalaren sekretuetako bat, Esnalek aipatzen duen (Zauria hauspo) urraduraz gain: Tolosako Zerkausiko bertso-saltzaileak daude haren buruan, Adunako giroa bertsolari eta guzti, Urrestillan dotrina ematen zuen garaiak, Azpeitiko baserritarrak, Oñan aurkitzen duen Otañoren liburua… Egun batean halako argi bat piztu zitzaion, berak nola ez dakiela. Esaten duenez, bidegurutzean egon zen beste langintza bati heltzeko; adibidez, historiari ekiteko, edo Indiara bidali balute, hango herri-literatura lantzen hasiko omen zen.

Eta eskerrak egun batean ‘bonbilla’ piztu zitzaion, eta hemengo herri-literaturaren alde hasi zen; a ze lanak egin dituen, sekula inork behar beste eskertzerik ez dagoenak.

Pello Esnalek ere ederki argitzen digu: «Antoniorentzat herri-literaturak bazuen xarma bereziren bat, Euskal Herrikoa izan, Gaztelakoa, Nafarroako erdal alderdikoa izan edo Aragoikoa izan. Edo Indiakoa izan. Hemengoek eta gertukoek bazuten xarma hori. Eta Indiakoak ere izango zuen; handiagoa, agian».

Beste salto bat. Bi bertsolaritza mota (arlo askotan bezala) bereizten ditu: herriaren bizia eta arima dena, eta bertsolaritza espektakulua. «Lehen herriaren bizia eta arima ziren ohitura zaharrak espektakulu bihurtu dira: beste apaingarri mota bat. Gure herri-poesiarekin ere horixe gertatu da, lehengoa Bizia zen».

Bai Horixe, DV: 160225

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa, 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s