Zientzia erlijio bihurtzen denean

Orain dela gutxi, irratsaio batean, hiru parte-hartzailek, beren burua ‘zientifikotzat’ jotzen zutenak, zeharo arbuiatu zuten ‘zientifikoki’ demostraturik ez zegoen guztia. Ezjakintasun eta harrokeria mugagabea erakutsi zuten. Hiruretako batek esan zuen psikoanalisia asmakeria hutsa zela, eta, kontuak kontua, zeharo urgentea zela erro-errotik baztertzea zientziaren iragazkitik pasatzen ez zen guztia.

 Noski, badira engainu-saltzaileak, hortik onura ekonomikoa lortzeko. Jendearen sineskortasunari esker katua sartzen digute erbiaren tokian, gezurra egiaren partez. Egia da, noski, gaur egun ez doela baztertzerik arrazoi kritikoa, baldin eta irrazionalitatean erori nahi ez badugu. Baina hortik zientzia egiaren irizpide bakartzat hartzera salto handia dago. Onartezina izateaz gain, txit kaltegarria dugu. Salto hori ematean hara nora erortzen garen: zientifismora, erlatibismora, positibismora, materialismora… Eta, orduan, zientzia sasi-erlijio bilakatzen da, bere dogma, errito, aldare eta guruekin. Eta, erlijioetan gertatzen den eran, ez dago kuestionatzerik, zeren egiaren aureola sakratuaz beztiturik azaltzen baita. Orain: ‘Jainkoaren hitza’ren ordez ‘zientziak esan du’ erabiliko dugu.

Los dogmas de esta nueva religión son muy simples y, como ocurre con todo dogma, se creen a priori, sin someterlos a ningún tipo de crítica. Los más básicos son los siguientes:

Erlijio berri horren dogmak oso sinplak dira, eta, dogma guztiekin gertatzen den eran, sinetsi egiten dira, inolako kritika eta frogarik gabe. Oinarrizkoenak hauek dira:

  • Zientzia da egia bakarra, eta zientziatik kanpo ez dago egiarik (salbamena).
  • Ezagutzeko modu gorena (agian bakarra) arrazoia da.
  • Zientziak egiazta dezakeena bakarrik existitzen da; gainerako guztiak superstizioak dira.

Erlijio berri honetako “eliztarrentzat”, ‘ebidentziak’ dira, eta zalantzan ipintzera ausartzen denari mespretxuz begiratzen diote. Baina distantzia egokia hartzen dakienarentzat ez dira zientifikoak, postulatu metafisikoak baizik, hau da, gezurtatu ezin direnak (beraz, demostratu ere ez). Garbi hitz eginda, ez dira sineste sasi-zientifikoak baino. Eta paradoxa galanta hori defenditu eta, aldi berean, sasi-zientifiko oro arbuiatzen duten irratietako hizlarientzat.

Originala: Enrique Martínez Lozano
Itzuli/moldatu: Rufino Iraola Garmendia
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s