Gure jokaerak

Gizakiok benetan abilak gara gauzak okertzen eta akerraren adarraren pare bihurritzen. Bestetik, kalkulatzaile porrokatuak. Zeinek santu egingo gabiltza beti. Politikoki zuzenak izan nahiak bortizki presionatzen gaitu eta hortik sortzen da gure jokaera tristea. Apal azaldu nahi dugu, baina urguilua irakiten daramagu barruan. Gauza bat egiteko edo egin gabe uzteko, arrazoi batzuk ematen ditugu, eta benetakoak beste batzuk izan ohi dira. Ez genuke ohartu behar bertuterik dugunik ere, jakin gabe izan behar genuke onak. Zeren “apala naiz” esatea urguilua da. Eta urguiluak beste akats guztiak erakartzen ditu beregana.

Noan harira. LLuis LLach kantautorea ‘herriko seme’ izendatu behar zuen Vitoria-Gasteizko Udalak, eta, azkenean, ez du izendatuko. Berrogei urte betetzen dira gaur, martxoak 3, bost langile hil zirela, andreak alargun, seme-alabak umezurtz utzita, gertaera izengabe hartan. Zaramagako San Frantzisko elizan gertatu zen. Azpimarra dezadan ‘elizan’ sartu zela polizia. LLuis LLachek benetako sentikortasuna erakutsi du beti horrelako gertaera samingarrien aurrean, eta abesti bat egin zuen, tragedia hura gogoratzeko, hurrengo egunean bertan: ‘Campanades a morts’ (Heriotza-kanpaiak).

Ni ez naiz gai eta ez naiz nor LLuis LLachek, izendapen hori jasotzeko, meriturik baduen ala ez erabakitzeko. Baina norbaitek garbi ikusi dizkio merituak: Vitoria-Gasteisko herri-ekimena eta eskea izan dira, tragedia hartatik bizirik atera zen Andoni Txasko buru dela. Ez dute izan zalantzarik kataluniarrak egin dituen merituei buruz. Gainera, erabakia zegoen, joan den azarotik, hiri horretako ‘herriko seme’ izendatzea, alderdi baten oposizioarekin bada ere.

Orain, bat horri bigarrena gehitu zaio. Erabili duten argumentuak ematen dit amorrurik  handiena, eta kezkarik handiena: solamente, ez omen da itxurosoa alderdi batean (Junts pel Sí) aktiboki parte hartzen duen pertsona ‘bertako seme’ izendatzea. Hori ez da argudioa, hori arguzia da, zenbait alderdik askotan erabiltzen duen horietakoa. Adibidez, argumentu horren arabera, Jose Antono Labordeta jator eta estimatua, Madrilgo Kongresuan diputatu zela, Udalak Zarazgozako seme kutun izendatu nahi izan balu, ez zegoen egiterik. Ziri hori sar diezaiotela beste bati, nik Erregeetan sinesteari aspaldi utzi nion eta. Alkateak dioenez, beste era batean omenduko omen dute.  Ez zeukan horrela zertan izanik, baina ezin denean ezin da. Hala beharko du!

Bai Horixe, DV: 160303

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s