Itzalen itzal

Honela defini daiteke itzala: erreprimitu, ezkutatu, ukatu edo besterendu dugun material psikiko guztia, geure buruaren irudi onargarria sortzeko. Gauza bat lortu nahi dugu horrela: sozialki aitortuak eta onartuak izatea; premia larri hori daramagu barrenean.

Baina problema ez dago, inoiz ere, itzalean –guztiz saihestezina–, baizik eta problema bihurtzen da ezagutu eta onartzen ez dugunean. Onartzen ez dugunean, bi gauza gertatzen dira: eman nahi dugun irudira (egora) murrizten gara, eta besteengan proiektatzen dugu geure baitan errefusatu duguna.

Bi ondorio gogaikarri eta latz datoz hortik: batetik, geu zatitzen gaitu; bestetik, elkarren arteko erlazioak pozoitu. Itzalak, ezagutu eta onartzen ez dugun bitartean, bereak eta bi egingo ditu guregan.

Kontuz, bada! Sarri askotan ipiniko dugu arreta norbaitengan eta esan: ez nuke izan nahi hori bezalakoa. Eta gogor kondenatuko dugu haren jokabidea. Bien bitartean, barrendik irrikaz beterik gaude hark daukana edukitzeko, hura dena izan nahian edo hark egiten duena egiteko. Desio hori erreprimitu egiten dugu, eta ‘gela ilunera’ bidali: itzala.

Geure itzal propioa onartzeak gizatiartu, eztitu eta baretu egiten gaitu; geure buruarekin adiskidetzen laguntzen digu, eta orduan geure eta besteenganako errukiaz jantziko gara.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s