Badago bizia zientzia baino harago ere

Materialismoaren oinarrizko postulatuak (eta zientifizismoarenak) sineskera metafisikoak dira, guztiz demostratu ezinezkoak eta arriskutsuki murriztaileak. Zeren izenean esan daiteke ez dela existitzen ‘zientifikoki’ froga daitekeena besterik? Nork erabaki behar ditu errealaren (denaren) mugak? Ze oinarri dauka ezagutza-molde gorena arrazoimena dela esateak? Non sostengatzen da zientziaz kanpo ez dagoela egiarik dioen harropuzkeria?…

Ez dugu zientzia arbuiatzen; baizik soil-soilik bere pretentsio absolutistak baztertzen ari gara. Zientzia erreminta aparta da objektuen munduan lan egiteko. Gizadiaren lorpenik handienetakoa eta uko egiterik ez dagoena da arrazoimen kritikoa. ‘Susmoaren maisuak’ deiturikoek (Nietzsche, Marx, eta Freud-ek) ederki ireki zizkiguten begiak, gauzak ez direla diruditen bezalakoak ikusteko, eta ohartzeko ongi egingo genukeela sineskera-molde guztiak kritikaren argipean ipintzea.

Ikuskera horrek zientziarentzat ere balio du (baldin eta ez bazaio aitortzen estatus ‘erlijioso’ ukiezina). Eta jarrera kritikoarekin hurbiltzen gatzaizkionean konturatzen gara zientifizismoaren tranpaz: ahaztu egin zaio badela beste ezagutza-molde bat arrazoimenaren gainetik dagoena eta horren aurretik datorrena.

Modu arrazionalak (mentalak, dualak, kartesiarrak) bikain funtzionatzen du objektuen munduan, baina ez-gai da harago jotzeko; ahalegintzen denean, ez du egiten errealitatea objektu bihurtzea besterik, gure pertzepzioa murriztu eta pobreturik.

Bada beste ezagutza-molde bat ere (ez-duala), arrazoimenak eta zientziak atzeman ez dezaketen dimentsioarekin, hau da, den erreal ororen dimentsioarekin zuzen-zuzenean kontaktuan ipintzen gaituena. Hori da espiritualitatearen terrenoa; eta eremu horretan sartzeko gaitasunari ‘adimen espirituala’ deitzen hasi gatzaizkio.

Dimentsio hori ahanztea, noski, moztasun handia da gizakiarentzat. Pobretu egiten da gure bizia: halako hustasun- eta nihilismo-sentsazio batean murgiltzen da pertsona. Hori da, hein handian, gure kultur eremuari gertatu zaiona: nahiz eta zientziak sekulako garapen materiala eragin duen, zientifizismoak zeharo, parte onekoa ez izateraino, pobretu du giza esperientzia.

Originala: EML
Itzuli/moldatu: RIG
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s