Zoriona iritsi

Presente egoteak irekitzen du zorionaren kutxa magikoa. Zoriona kontzeptu zabala da, hainbat alderdi hartzen ditu bere baitan. Zoriontsu izateak ez du esan nahi poza eta alaitasuna sentitzea bakarrik. Horrez gain, sosegua eta barne bakea lantzeko gaitasuna da, bizitzako gorabehera guztien erdian. Beti ez da zerbait lortu edo zerbait desegin behar, zoriontsu izateko. Budak zioen eran, “zoriona da horretarako inolako arrazoirik gabe zoriontsu sentitzea”. Oso definizio ona. Adituen ustez, budismoak ekarpen handiak egin diezazkioke mendebaldeko kulturari.

Arrazionaltasunean eta metodo zientifikoan dago oinarritua hemengo formazio akademikoa. Horrek baditu bere eragozpenak: ez ditu aintzat hartzen espiritualitatea, emozioak eta norberarekiko erlazioa. Gizakiari berez dagokion zerbait (inherentea) da zoriona eta ez baldintza jakin batzuen baitan dagoena, minimoak salbatuta.

Xede moduan hartzen dugu zoriona, noizbait lortuko dugun zerbait kontsideratzen dugu, hau da, zehatz-mehatz izendatzen ditugun baldintza batzuk betetzen direnean. Edo destino moduan hartzen dugu zoriona. Horretan, azken horretan, ipintzen dugu arreta, bidean aurkitzen dugun guztiaz ahazturik, eta esperimentatzen dugunaz harridurarik sentitu gabe.

Facundo Cabral handiaren hitzak ekarri nahi ditut hona, neuk euskaratuak, noski: “Zoriona ea da eskubidea, betebeharra baizik; zeren, zoriontsu ez bazara, auzo osoa mingostuko duzu”. Beraz, zerbait intrintsekoa da zoriona gizakiarentzat. Bakearen erreinu eta isiltasunerako bidea. Bizia gozatzen ikasteko eskola, geure buruarekin topo egiteko xenda. Gure barneko argi-ilun guztiak kabitzen dira zorionaren habian.

Autore askoren hitzetan, guztiz inportantea da presentean bizi eta jardutea. Eta hori zergatik da hain zaila? Zergatik da hain iheskorra? Presenteari heltzeak erlaxatzea esan nahi du, daukagunari heltzea, kanpoko hamalau intxaurren zain egon gabe. Burua isildu eta arnasa patxadan hartzea da presentean kokatzeko modu onenetako bat. Batez ere, ezer lortu beharrik gabe arreta oso ipintzen badugu. Hara eta hona presaka bizian garabiltzan pilotu automatikoa itzali behar da.

Arreta ipintzea erabaki pertsonala da, pilotu automatikoan jarraitzearen kontrakoa. Adibidez, inguruko gauzei arreta eskaintzeak presentean kokatzen gaitu. Irakurtzen ari bazara, eten minutu batzuetan, eta gelako argi-itzal, ordenagailu, inpresora, liburutegi, atril. koadro, lauburu, ikurrina, leihotik ikusten duzun paisaje eta abarri eskaini arreta kontzientea. Beti, ari garen gauza hartan zentratuta jardun. Eta, lehen esan dugun eran, objektuetan arreta jartzeaz batera, soinuak ere entzun, gorputzean beroa ala hotza sentitzen dugun, beste edozein sentsazio edo emozio, belarrietako zarata (ez da gustagarria, baina presentean kokatzeko balio du). Ez da eramankorragoa arretarik ez jartzea, nahiz eta otorrino batek hori esan zidan. Bertso honekin laburbilduko nuke dena:

Idatzi dugu bizitzan zehar
bakoitzak bere nobela;
oroi gaitezen, ona ala txarra,
gurea horixe dela;
saiatu gara ongi betetzen
tokatu zaigun papera,
dugunarekin, kexarik gabe,
konformatu gaitezela.

(cf. El despertar a la vida, 25-33. or.,  Francisco Gázquez)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Zoriona iritsi

  1. Ederra lana, mami bikainekoa. Bertsoaren firma ere estimatzekoa. Biba hi, Rufino!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s