2016ko kinto-bazkaria

Hirurogeita hamaika urte
ez gaude sasoi txarrean,
lagun artean elkartu gara
betiko lege zaharrean;
nik ez dut inor makats ikusten
baizik denak indarrean:
oraindik ere gerra ugari
gaude eman beharrean.

Tokatu zaigu alde batetik
bestaldera ibiltzea,
tokatu zaigu mundu honetan
lan askotan aritzea,
tokatu zaigu, halabeharrez,
gauza asko bizitzea,
tokatu zaigu denbora zaharrak
aldatu ta  berritzea.

Idatzi degu bizitzan zehar
bakoitzak bere nobela,
oroi gaitezen, ona ala txarra,
gurea horixe dela,
saiatu gera ondo betetzen
tokatutako papera,
dugunarekin kexarik gabe
konformatu gaitezela.

Orain den-dena gertu daukagu
ezer ez da apartean,
ondo izaten saia zaitezte
zuek bien bitartean,
umore onik ez bedi falta
gure kinto-elkartean,
eta berriro elkar gaitezen
denok hurrengo urtean.

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s