Eskerrik asko

«Eskerrik asko» esan nuen, garbi-garbi entzuteko moduan, ondoan inor izan banu. Begoñak oparitutako mobila daukat. Corte Inglésen erosia. «Amona» esan dut gero. Gaur nire urtebetetzea izaki, «urte askotarako, Ander», esan dit amonak. Kasualitatez, azkenekoa da deitzen, etxekoen artean. Begikoa nau amona Joxepak. Gabon elkarrekin ospatzen dugu familia osoak; Urtezahar, nork bere aldetik.

Hain zuzen, Urtezaharretan izan nuen intzidentearen ostean, asko lagundu dit amonak. Baita etxera etorri ere, zer moduz nagoen ikustera. Egun hartan  gehiegi edan nuen, eta botila apurtu nuen nire buru gainean. Zauri aski larriak izan nituen, baina zauri psikologikoa izan nuen larriena.

Amak deitu zion Sagastume andere psikologoari, jakin-minez, zer moduz ote nindoan. Aurrena, ‘informazio konfidentziala’ aipatu zion andereak amari, gero ‘sekretu profesionala’. «Ez daukat ezer esaterik, gure kode deontologikoan debekatua dago horrelako azalpenik egitea».

“Ondo noak”. «Oso ondo noa» esan nion amari.

Bakarrik ari nintzen igarotzen Urtezahar gaua. Afari ona neukan, ugaria ere bai baina norekin konpartiturik ez. Ez nuen lagunekin afaltzera joan nahi izan. Inolako arreta eta atentziorik gabe irentsi nuen urdaiazpikoa; langostinoak, halatsu; solomilloa neukan gainerako. Bigarren cava botila ireki nuen. Ispiluan begiratu nuen, begiak behera eroriak neuzkan; bakardadeak eta edanak erasana nengoen. Bakardadean askoz gehiago erasaten du edanak.

Postal triste bat ere ez nuen jaso. Iriak ez zuen burua makurtu eta telefono dei bat ere ez, bakarrik nengoela jakinda. Hiru hilabete bakarrik ziren erlazioa amaitu genuela. Baina nahikoa, lagun bezala tratatzen hasteko. Kafeterak gainezka egin zuen sutan. Maldizio handiak bota nituen. Ez daukak bizilagunek entzun zituzten konstantziarik, posible da hormen loditasunak eta haizearen norabideak eragoztea.

Ez nago ziur nire buruaz beste egin nahi nuenik. Uste dut hipotesi hori guztiz baztertu beharrekoa dela, orain daukadan bizitzeko gogoa ikusita.

Amona nire gurasoekin bizi da alargundu zenetik. Ez omen da zahar-etxera joango. Besterik ezean nik zaindu beharko omen dut. Horretaz ere egin nuen gogoeta intzidentearen ostean. Eta bizitzeko indarra ematen zidala ikusi nuen.

Fabrika Handia ondo doa, eta nik postu ona daukat Fabrika Handian, nahiz eta ez naizen ari ikasi nuen lanbidean, filologia ikasi bainuen.

Lagun asko daukat. Eta lagunen lagunak ezagutzeko aukera handia. Lekeitioko lagun batzuekin joan nintzen Bilboko festetara; han ezagutu nuen Begoña. Segituan alde egin zidaten harengana nire begiek; hari ere baietz uste dut bereek niregana. Separatua da, alaba eder bat dauka. Oraingoz asteburuetan bakarrik bizi gara elkarrekin. Bilbo ez dago hain urrun Goierritik, baina egunero joan-etorria egiteko aldrebes. Denborak erabaki beharko du etorkizuna.

Denborak aurrera egin du. Geroa presentea da jada, eman du sententzia. Begoña haurdun dago, neska baten esperoan gaude. Gure etxean bozkarioa lehertu da. Amona berriro berramondu da; gurasoak berriro aitondu eta ilobek badute lehengusu txikia

Bilboko itzultzaile-agentzia batean eskaini didate lana. Era askotako itzulpenak egin behar izaten omen dira: gaztelaniatik euskarra, euskararik gaztelaniara, eta ingelesetik eta frantsesetik gaztelaniara eta euskarara ere bai.

Fabrika Handian eszedentzia eskatu dut.

Amonari negar-anpulu bi jaulki zaizkio begietatik, hots eta guzti, mahai gainean txost egitean. «Amona, Bilbo oso gertu dago –esan diot−, eta zuretzat adina toki beti izango da gure ondoan».

“Biziak, maiz asko, behin bakarrik deitzen dik, eta orduan zagok aditu beharra”.

Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s