Kinto bazkariak

Ohitura itzela dago kinto-bazkariak egiteko. Guk martxoaren 12an konplitu dugu aurtengo ‘obligazioa’, Gaintza eta Zaldibiakoek elkarrekin. Esan izan da egiten dituzun lagunak direla soldaduskak uzten duen ondarerik onena. Egia esan, bizitzan zehar oso ekintza gutxi izaten dira urte berean jaiotako pertsona guztiak elkartzeko aukera ematen dutenak. ‘Kajan sartu’ edo ‘tailatu’ esaten zitzaiona zen, lehen, herri osoko mutilak, 21 urterekin, batzen zituen egun bakan horietako bat. Oraintxe bete dira 50 urte gurea izan zela.

Hala kantatu zuen bertsolariak bazkalondoan: «Hirurogeita hamaika urte, ez gaude sasoi txarrean, (…), oraindik ere gerra ugari gaude eman beharrean». Orain 50 urte, 50 urtekoa zaharragoa jotzen genuen, gaur geure burua jotzen dugun baino. Proportzioan zaharragoak izango ziren, baina hainbesteko aldea? Ez ote dira gehiago aldatu gure gogoa eta ikuskera?

Bertsolariak, aurrera jarraituz: «Tokatu zaigu, halabeharrez, gauza asko bizitzea; tokatu zaigu denbora zaharrak aldatu eta berritzea». Ez dio ez dena. Esate baterako, garai batean, gizonezkoek bakarrik egiten zuten kinto-bazkaria; gaur, berriz, derrigorrezkoa da emakumezkoek ere parte hartzea. Eremu guztietan izan dira aldaketak: politikan, erlijioan, lanean, irakaskuntzan, dibertsioan, erlazio pertsonaletan… zaldi-karroan Ordiziara joatetik etxero kotxea, mobila eta ordenagailua izatera pasatu gara.

Bertsolariak ez du kerarik: «Idatzi dugu bizitzan zehar bakoitzak bere nobela; oroi gaitezen, ona ala txarra, gurea horixe dela; saiatu gara ondo betetzen tokaturiko papera; dugunarekin, kexarik gabe, konformatu gaitezela». Horixe da basea: dugunarekin konformatzea. Atzera gehiegi begiratzea ez da ona; datorrenarekin larritzea ere ez. Atzera eta aurrera gehiegi begiratzea oztopo handia da oraina, presentea, bizitzeko.

Bertsolariak ere presentetik dihardu: «Orain den-dena gertu daukagu, ezer ez da apartean; ondo izaten saia zaitezte zuek bien bitartean; umore onik ez bedi falta gure kinto-elkartean, eta berriro elkar gaitezen denon hurrengo urtean». Planak ere orainalditik egina izan behar du. Orainean hobeto izateko pentsatu behar dira geroko planak. Datorren urtean ere elkartuko gara, urte osoan zehar espirituz eta desioz bat eginik jarraitzen badugu. Baina ez dugu elkartu behar automata batzuen moduan, “orain hori tokatzen delako”, baizik kontziente izanez lagunarte horrek gure biziari zer aportatzen dion.

Bai Horixe, DV: 160317 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s