Bakea

 

160426, Jn  14, 27-31a

«Bakea uzten dizuet, nire bakea ematen»

 

******************************************************

Badirudi “nire bakea” espresioa intentzio osoz esana dagoela, pax romana deiturikoarekin kontrastean, delako pax romana hori ez baitzen bakea Joanen komunitate pertsegituarentzat.

Diferenteak dira Jesusen bakea eta munduaren bakea. Munduaren bakea gertakizunen baitan dago, gorabeheratsua da. Bake baldintzatua, egonkortasunik gabea. Gauzak ongi ateratzen zaizkionaren bakea da, egoaren bakea. Baina segituan desagertzen da, gogokoa ez den edozer azaldu orduko.

Jesusen bakea iraunkorra da, ez baita baldintza sail baten baitan dagoen objektu bat, baizik eta BAT da den Errealitatearekiko. Errealitatearen beste izen bat. Eta, ondorioz, gure azken identitatearen izena. Konszientzia, gainazalean gertatzen dena gertatzen dela, beti iraunkorra eta zuzena den bezalaxe, bakea egonkorra da, gertaeren mende egon gabe.

Gainazalean era guztietako ‘olatuak’ ibiliko dira hara eta hona, ez zaigu faltako gorabehera emozionalik, baina hondo sakona beti bare, gure benetako egonlekua.

Hor beti oihartzun bera entzungo dugu: “Ez kezkatu, ez izan beldur”. Hor beti seguru gaude-eta, nahiz eta egoa, bere parametroen arabera, mehatxatua sentitu.

Errealitatea onartzea da bakea. DENA maitatzean jalgi ohi da bakea.

[cf. Otro modo de leer el Evangelio. 183. or. –Erique Martínez Lozano–]
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s