Virginia Berasategi

Banuen halako ideia bat Virginia Berasategiri buruz; oso lausotua, ordea. Ozta-ozta nuen gogoan triatloian lehiatzen zela. Ez nuen gogoan bere aurpegia, prentsan behin baino gehiagotan ikusiko nuen arren. Ez nekien Bilbokoa zela. Banekien baina ez nintzen gogoratzen munduko txapeldun izan zela (2003an). Jordi Evoleren ‘Salvados’ programari esker ezagutu dut pertsona miresgarri bat. Elkarrizketa osoa entzun nuen, eta ez dut damurik. Apal azaldu zuen egia. Aitzakiarik ipini gabe asumitu egindako guztia. Momentu jakin batean, dopinaren amua ipini zioten hortzetan eta hozka egin zion, baina ez zuen izendatu bere burua beste errudunik. Bere gain hartu du erantzukizun osoa. Malkoak ikusi nizkion, eta ederrago egiten zuten kontatzen ari zen  egia.

«Dopatzeko erabakia neurea izan zen, neurea bakarrik», errepikatu zuen behin eta berriz. Ez zuen tartean sartu eta nahastu mediku, entrenatzaile eta bestelakorik. Ez zuen inor larrutu nahi izan, bere burua bakarrik ‘biluztu’ zuen, eta zen bezala agertu. Ez dauka gaurko politiko askoren antz handirik. Ez horixe! Hanka sartu zuen, eta beste inor lohitzen saiatu gabe atera lokaztegitik. Ez zen ibili bere burua zuritzen eta denbora irabazten, kontra-analisiak eskatu eta beste mila jukutria juridiko asmatzen: hasieratik hartu zuen aurpegia emateko erabakia eta egia esateko deliberoa.

Izango da barkatuko ez dionik, baina “bekaturik ez duenak jaurtiki dezala lehenengo harria” Niri neuri eredugarria iruditzen zait. Inor ez da perfektua; Virginia ere ez, noski, baina bai pertsona osoa. Eta, hain zuzen, perfektua ez baizik osoa izatea da benetako meritua. Pertsona osoa da bere alderdi ahulak eta indartsuak onartu eta biografia berean uztartzen dakiena, argi-itzalak batzen dakiena. Zabiltza bakean, zure bekatua barkatua dago. Hain zuzen, gainazalean olatu asko izan duela antzeman nion, baina barne-sakonean bakean bizi den pertsona ikusi nuen.

Askori ahaztu egingo zaio positibo eman aurretik Virginiak lortua zeukan historiala, ez du deus balioko, izaten baitira pertsonak gauza negatiboa besterik ikusten ez dutenak. Ni beste bandoan nago. Eta jar bitez balantzaren platera batean egin dituen meritu guztiak eta bestean hanka-sartzeak, eta garbi dago merituek pisatuko dutela gehiago. Gainera, berdin dio; egin duen aitortzak marka guztiak hausten ditu, eta, niretzat, benetako garaipena da. «Tinbrea jo zuten, zorroa ireki nuen, eta lurrera erori nintzen»

Bai Horixe, DV: 160428

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s