Bilboko munduak

Begi-bistakoa eta ukaezina da Bilbon, eta edozein hiri handitan, mundu asko bizi direla elkarrekin, baina ura eta olioaren antzera: nahastu gabe, bakoitza bere aldetik, afinitateen arabera banaturik. Hala ere, elementu kohesionatzaileren bat beti izaten da. Bilbon, zalantzarik gabe, San Mames eta futbola izango dira nabarmenenak. Gainontzean, auskalo zenbat mundu ezberdin dauden!

Ni Bilbon, beti,  euskal munduarekin erlazionatu izan naiz: bertso saioren batera joan naizelako, epaile nahiz entzule gisa; euskaltegiko bilera edo ekintzaren batzuk han izaten zirelako edo, aurtengo martxoaren batean bezala, hitzaldiren batean parte hartu dudalako. Miresgarria da bilbotar asko euskararen alde egiten ari den ahalegina. Munduko euskaldunik gehien dagoen hiria omen da datu absolutuetan; datu erlatiboetan, noski, ez da hala izango. Dakiguna da, 1975ean, %6 bakarrik zela euskalduna, eta zifra horrek erruz egin du gora gaurdaino.

Zein eremutan eta non egin ote dezakete euskaraz Bilboko euskaldunek? Beste era batean esanda, zer funtzio bete ote litzake euskarak Bilbon, euskaldunaren ahoan? Ezbairik gabe, Mallabian edo Zaldibarren baino askoz ere gutxiago. Zein? Pentsatu eta amets egitea posible du edozein euskaldunek edonon; normalean, etxean ere Bilboko euskaldun gehienek egin ahal izango dute; ez, ordea, lanean eta lagunartean, zeharo zirkulu itxietan bizi nahi ez badute, behintzat. Udaletxe, banku, denda, taberna eta abarretan nekez erabili ahal izango da euskara; oso zaila izango da nazio mailako funtzioak (erakunde, komunikabide sozial, justizia, osasuna…) betetzea. Hala ere, erakunde, euskaltegi, elkarte eta ekimen ugari dago euskararen alde. Meritu handiko jendea bizi da Bilbon, konbentziturik euskarak gero eta funtzio gehiago bete behar dituela.

Gainontzean, jende askok esango dizu hiri bizia dela Bilbo, xarma izugarria duela, badagoela saltsa kalean. Orain dela gutxi, Onintza Enbeitari entzuten nion nahiago zuela Bilbo Donostiaren aldean. Beste gauza bat omen da, beste giro bat omen dago han. Sinesten diot. Sinesten dut Bilbotik begiratuta mundua diferente ikusiko dela. Bilbon dagoen mugimendua ez da egongo, segur aski, Euskal Herriko beste hiri batean. Donostiari polita esaten diote, Vitoria-Gasteizi dotorea, Iruñeari ederra, baina denetan adjektiborik inportanteena Bilbori aplikatzen zaio: bizia. Eta normaltzat jotzen dut han ohitzen denak besteei gatzik bakoak iriztea.

Bai Horixe: 160505

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s